Georges Dumas
Wikipedia(e)tik
Georges Dumas (Lédignan, Gard, Frantzia, 1866 - Lédignan, Frantzia, 1946) filosofoa, sendagilea eta psikologoa izan zen. Esperimentuzko psikologia landu zuen batez ere. Pierre Janet neurologoarekin batera Journal de psychologie normale et pathologique aldizkaria sortu zuen 1904. urtean. Bere zuzendaritzapean Traité de psychologie garrantzitsua eman zen argitara (1923-1924).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.