German Barkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
German Barkin
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGermán Barquín González
JaiotzaZierbena1906ko urriaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSanturtzi1993ko ekainaren 30a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

German Barkin Gonzalez (Zierbena, 1906ko urriaren 23a - Santurtzi, 1993ko ekainaren 30a) arrantzalea eta traineru estropadetako patroia izan zen[1].

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaikun eta Santurtzin arraunlari ibili zen[2]. 1949an Zierbenak traineru indartsua atera zuen Sociedad Virgen del Puerto elkartearen izenean. 18 eta 28 urte arteko herriko mutilekin osatu zen trainerua eta Barkin ezarri zuten patroi. Kantauriko Txapelketa jokatu zuen eta hirugarren egin zuen. Ondoren Donostian Espainiako txapelduna izan zen[3].

1950ean Kontxako Bandera jokatu zuen. Zierbenarrak faborito argiak ziren eta horren aurrean Donostiako Esperanza traineruan inguruko herrietako hainbat arraunlari gehitu ziren. Donsotiarrek irabazi zuten eta Zierbenak bigarren postua eskuratu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «BARQUÍN GONZÁLEZ, Germán - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).
  2. «"Egitasmoak jasotako erantzuna hunkigarria izaten ari da"» Bizkaiko Hitza 2013-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).
  3. Ollobarren, Rober Areizaga. (2017-06-11). «Haixeder: KIROL JAIA ZIERBENA 2017» Haixeder (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]