Gerra-elefante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khemer Inperioko gerra-elefantea. XII. mendearen amaierako edo XIII. mendearen hasierako behe-erliebea Angkorren.

Gerrako elefanteak Antzinaroko historia militarrean erabilitako elefanteak izan ziren. Naturan hazita, arrak bakarrik joaten ziren gerrara, indartsuagoak eta azkarragoak baitziren, eta emeekin harreman adeitsua izatea estalaldiaren garaian baino ez zen posible. Erabilitako elefanteak Asiako espeziekoak (Elephas maximus) eta Afrikako sabanakoak (Loxodonta africana pharaoensis) ziren, elefante afrikarraren azpiespezie desagertua.

Animaliak entrenatzen zituzten borroka bizien beldur ez zirelako. Letagin zorrotzak zituzten eta ezpata eramaten zuten tronpan. Animaliek ere brontzezko eraztunak eramaten zituzten hanketan, tendoiak ebaki ez zitzaten. Indiar, kartagoar eta persiar armadek asko erabili zituzten.

Gerrako elefanteak arma garrantzitsua izan ziren, baina ez oso ohikoa, Antzinateko historia militarrean. Normalean etsaiaren kontra kargatzeko, etsai-taldeak zapaltzeko edo haien lerroak hausteko erabiltzen ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]