Gerra-preso

Wikipedia, Entziklopedia askea
1944an Akisgrango galeraren ondorioz atxiloturiko alemaniar gerra-presoak.

Gerra-preso (ingelesez: Prisoner of War edo POW) gatazka militar baten bitartean edo ondoren preso hartutako soldadu, pilotu edo itsasgizona da. Giza-legez tratatuak izan daitezela nazioarteko zuzenbideak zenbait lege sortu ditu.

Hirugarren Ginebrako itunaren 4. artikuluak preso hartutako militarrak, zenbait gerrillari eta zibil babesten ditu, askatu eta aberriratu arte. Preso hauek torturatzea legez kontrakoa da eta bere izena, jaiotze-data, maila eta zenbakia baino ez dituzte eman behar. Arma gaberik harrapatuak edo borrokalariak ez direnak preso hartuak badira, Laugarren Ginebrako Itunak babestuak dira.

Gerra-preso famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.