Kurt Vonnegut
Estatubatuar eleberrigilea (Indianapollis, 1922 - New York, 2007). Bere estilo arduragabeak eta idazgai berriek irakurle askoren arreta bereganatu zuen. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Aire armadan borrokatu zen, eta Dresdeneko bonbardaketan atxilo hartu zuten alemanek. Gertaera horri buruz idatzi zuen Slaughterhouse-Five, or The Children's Crusade (1969) eleberrian. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen. Lan nagusiak: Player Piano (1952), automatizazio modernoari buruzko satira bat; Cat's Cradle (1963), munduaren amaierari buruzko fantasia bat; God Bless You, Mr. Rosewater, o Pearls Before Swine (1965), diruzalekeriak jotzen duen fundazio filantropiko bati buruzko satira; Slapstick or Lonesome No More (1976), Estatu Batuetako etorkizuneko lehendakari bati buruzko fantasia. Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu Jailbird (1979), Galapagos (1985), Bluebeard (1987) eta Hocus Pocus (1990).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.