Gilen Josef Chaminade

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:02, 21 apirila 2015

Gilen Josef Chaminade[oh 1] (Périgueux, Frantzia, 1761eko apirilaren 8a - Bordele, Frantzia, 1850eko urtarrilaren 22a) apaiz katolikoa, Mariaren Lagundiaren sortzailea eta Marianista Familiaren sortzailea. 2000ko irailaren 3an dohatsu aitortu zuen Joan Paulo II.a aita santuak.[1]

Périguextik Mussidanera: Familia eta haurtzaroa

Blas Chaminade eta Catalina Bethón senar-emazteen hamahirugarren umea izan zen. Familiarengandik jaso zituen errealismoa, sinesmena eta kristau bokazioa, Eliza Katolikoaren zerbitzura. Anaietan nagusia, Joan Bautista, Eliza Katolikoaren barruan zegoen jada. Gainera, hark konbentzitu zuen Guillermo Eliza Katolikoan sartzeko. Ikasletzat, bere lehenengo urteak San Carlos eskolan egin zituen, Mussidanen. Ikasle eta irakasle lanetan egin zituen han bere bizitzako hogei urte. Frantziar Iraultza baino pixka bat lehenago bihurtu zen abade. Kleroko konstituzio zibila onartu ez zutenez, joan egin behar izan ziren Mussidango eskolatik.[2]

Oharrak

  1. Santu izenekin bezalaxe, dohatsu honena hizkuntza bakoitzera itzuli ohi da: Guillaume-Joseph Chaminade dugu frantsesez, William Joseph Chaminade ingelesez, Guillermo José Chaminade gaztelaniaz.

Erreferentziak

  1. Samaha, John, S.M., Brother (January 22, 2005). "History of the Process for the Glorification of William Joseph Chaminade". Accessed October 26, 2012
  2. http://www.vatican.va/news_services/liturgy/saints/ns_lit_doc_20000903_bl-chaminade_en.html

Kanpo loturak

(Ingelesez) (Alemanez) (Gaztelaniaz): The Marianist Family.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen Josef Chaminade Aldatu lotura Wikidatan