Périgueux
|
Périgueux |
|
|---|---|
| Akitania | |
| Izen ofiziala | Périgueux |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Akitania Dordoina (24) Périgueux (burua) |
| Alkatea | Michel Moyrand (2008-2014) |
| Koordenatuak | 45°11′6″N 0°43′8″E / 45.185°N 0.71889°EKoordenatuak: 45°11′6″N 0°43′8″E / 45.185°N 0.71889°E |
| Eremua | 9,82 km2 |
| Posta kodea | 24000 |
| Biztanleria | 29.416 bizt. (2007) |
| Dentsitatea | 2.995,52 bizt./km² |
| INSEE kodea | 24322 |
| http://www.ville-perigueux.fr/ | |
Périgueux frantsesez edo Periguers okzitanieraz Frantziako hego-mendebaldean eta barrualdean dagoen hiria da, Dordoinako departamenduan eta Akitaniako eskualdean kokatutakoa. Departamenduko prefektura dauka eta 29.416 biztanle zituen 2007ean.
Isle ibaiak hiria zeharkatzen du eta Périgord blanc delakoaren erdigunea da.
Eduki-taula |
Kultura [aldatu]
Ondarea [aldatu]
Vesunna antzinako hiri erromatarraren gainean eraikitakoa da Périgueux, eta gaur egun haren ondar batzuek zutik diraute, ondare horren zati bat museo baten barruan ikusgai dagoelarik. Aipatzekoa da Arte eta Arkeologia museoa halaber.
Bestela, Saint-Fronteko katedral erromanikoa azpimarratzekoa da, eta estilo berekoa da Saint-Étienne eliza, hiriko lehendabiziko katedrala izandakoa.
Musika [aldatu]
Bestelako jaialdien artean nabarmena da "Festival Sinfonia en Périgord" izenekoa, 1990etik abuztuan antolatzen dutena eta musika barrokoari dedikatutakoa.
Demografia [aldatu]
Hiri aglomerazioa [aldatu]
2006an 64.441 biztanle zituen hiri-aglomerazioak, eta bederatzi udalerrik osatzen du Périgueux berarekin batera: Champcevinel, Chancelade, Coulounieix-Chamiers, Marsac-sur-l'Isle, Notre-Dame-de-Sanilhac, Trélissac, Bassillac eta Boulazac.
Bilakaera [aldatu]
| 1896 | 1901 | 1911 | 1921 | 1931 | 1946 | 1954 | 1962 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 31.313 | 31.976 | 33.548 | 33.144 | 33.988 | 40.865 | 40.785 | 38.529 | 35.120 | 32.916 | 30.280 | 30.152 | 29.558 |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Hiriko udal webgunea
- (Frantsesez) Sinfonia jaialdiaren webgunea