Gilen Josef Chaminade
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Gilen Josef Chaminade[oh 1] (Périgueux, Frantzia, 1761eko apirilaren 8a - Bordele, Frantzia, 1850eko urtarrilaren 22a) apaiz katolikoa, Mariaren Lagundiaren sortzailea eta Marianista Familiaren sortzailea. 2000ko irailaren 3an dohatsu aitortu zuen Joan Paulo II.a aita santuak.
Périguextik Mussidanera: Familia eta haurtzaroa [aldatu]
Blas Chaminade eta Catalina Bethón senar-emazteen hamahirugarren umea izan zen. Familiarengandik jaso zituen errealismoa, sinesmena eta kristau bokazioa, Eliza Katolikoaren zerbitzura. Anaietan nagusia, Joan Bautista, Eliza Katolikoaren barruan zegoen jada. Gainera, hark konbentzitu zuen Guillermo Eliza Katolikoan sartzeko. Ikasletzat, bere lehenengo urteak San Carlos eskolan egin zituen, Mussidanen. Ikasle eta irakasle lanetan egin zituen han bere bizitzako hogei urte. Frantziar Iraultza baino pixka bat lehenago bihurtu zen abade. Kleroko konstituzio zibila onartu ez zutenez, joan egin behar izan ziren Mussidango eskolatik.
Oharrak [aldatu]
- ↑ Santu izenekin bezalaxe, dohatsu honena hizkuntza bakoitzera itzuli ohi da: Guillaume-Joseph Chaminade dugu frantsesez, William Joseph Chaminade ingelesez, Guillermo José Chaminade gaztelaniaz.
