Giovanni Battista Sammartini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Battista Sammartini

Giovanni Battista Sammartini (Milan, Italia, 1698 - Milan, Italia, 1775ko urtarrilaren 15a) italiar musikagilea izan zen.

Biografia

1730-1770. urteetan Milango Andre Maria Magdalenako kapera-maisu eta organista izateaz gainera, Milango eliza askotako musika-zuzendari izan zen. 1741-1745. urteetan Glucken irakasle izan zen.

Zeresan eta eragin handia izan zuen Milango musika-giroan. Haydn adiskide izan zuen, eta eragin handia izan zuen Mozart gaztearengan. Sonataren aitzindarietako bat izan zen, eta sinfonia egituratu zuen. 2.000 lan inguru idatzi zituen, molde anitzekoak: sinfoniak, kuartetoak, sonatak klaberako, kontzertuak biolinerako eta sei musika-tresnatarako, eta eliza-musika, besteak beste.


Erreferentziak