Milan

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Milan

Lonbardia
Milango armarria
Izen ofiziala Milano
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Probintzia

Italia
Lonbardia
Milan
Posta-kodea 20100
Koordenatuak 45°28′N 9°10′E / 45.467, 9.167 Koordenatuak: 45°28′N 9°10′E / 45.467, 9.167
Garaiera 120 m
Eremua 182 km2
Biztanleria 1.308.311 (2004)
Dentsitatea 6.988 bizt/km2
ISTAT kodea 015146
Sorrera Insubri herri zelta
K.a. 222 erromatarrek menperatua
Herritarra milandar
Alkatea Gabriele Albertini (Forza Italia)
www.comune.milano.it


Milan (italieraz Milano, milaneraz Milan) Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena, Padaniako ordekan, pianura padana delakoan, kokatua. Lonbardiako hiriburua da.

Halaber, Europar Batasuneko bosgarren metropoli-barrutirik handiena da.

Milango katedralea eta Vittorio Emanuele II galeria
Milango katedralea eta Vittorio Emanuele II galeria

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Italiako iparraldeko zeltek fundatu zuten Milan, K. a. 600. urtean, gutxi gora behera eta erromatarrek konkistatua izan zen K. a. 222. urtean, "Mediolanum" izena emanik.

Mendeetan zehar erreinu desberdinek konkistatu zuten, hala nola Frantzia, Espainia (XVI. mendean) edo Austria (XVIII. mendean), baina, Frantziako Iraultza eta Napoleondar Gerrak igaro ondoren, hiria italiar nazionalismoaren zilborra bihurtu zen.

Gaur egun Milan, Europako gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu da, industrian eta hirugarren sektore ekonomikoan (modan, bereziki) euskarritu den hiri kosmopolita.

[aldatu] Biztanleria eta ekonomia

Hiriak 1.308.735 biztanle ditu, eta bere hirigunea 4.280.820 biztanletakoa da. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 pertsona ditu.

Askok eta askok Milan Italiako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, Milan Europar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da, Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusienetarikoa. Horrez gain, Milaneko Azoka Italiako inportanteena da, eta munduko handienetarikoa ere.

Milan mundu osoko Modaren hiriburuetariko bat da, Parisekin batera.

[aldatu] Kultura

Italiako gune kultural garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historikoki bere presentzia Italiako kapitala baino askoz apalagoa izan den, gaur egun Milan, munduko lehenengo mailan dago musika, literatura, artea eta batez ere moda munduan.

Milango Katedrala hiriko lekurik ezagunena, bai bere arkitektura arranditsuagatik, baita bere esanahi katolikoagatik, katedrala da; Duomo bezala ezagututa. 1386. urtean eman zitzaion hasiera eta 1805. urtean ofizialki bukaera eman zitzaion bere eraikintzari.

Munduko katedralik haundiena da, Sevillakoaren ondoren, 40.000 pertsonak barruan egoteko ahalera baitu.

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Milandar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Milan


Tresna pertsonalak