Giovanni Battista Viotti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giovanni Battista Viotti

Italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea (Fontanetto Po, 1755 - Londres, 1824). XVIII. mendearen bukaerako Europako biolin-jotzaile onenetako bat izan zen. G. Pugnaniren ikasle izan zen Turinen, eta errege-kaperako kide. Geroago, Alemanian, Errusian, Polonian eta Frantzian eman zituen kontzertualdiak. 1784-1789. urteetan Maria Antonietaren gorteko musikari izan zen Parisen. 1792-1798. urteetan Londresen bizi izan zen, eta denboraldi batean Errege Antzokiko zuzendari egin zuten. 1819-1822. urteetan Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. Lan aipagarriak ditu: 29 biolin-kontzertu, 10 kontzertu pianorako; harizko tresnetarako 21 kuarteto; 18 biolin-sonata eta beste zenbait lan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Viotti Aldatu lotura Wikidatan