Gloria Cuesta

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Gloria Cuesta
Bizitza
JaiotzaLa Felguera, 1911
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1987 (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria

Gloria Cuesta Menéndez de la Granda (La Felguera, Asturias, 1911Madril, 1987) asturiar pilotua izan zen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932an, Abiazio Zibilaren titulua lortu zuen Espainiako hirugarren emakumea izan zen, eta ezkonduta egon ondoren lortu zuen lehena. Havillan hegazkin batean probak gainditu ondoren lortu zuen titulua, Álvarez Buylla kapitainaren eskutik.[2] Andaluziako Real Aeroclub-eko kide izan zen.[3] Antonio Cuesta Lope eta Salud Menéndez de la Granda izan zituen gurasoak. 1931n Manuel Presa Alonsorekin ezkondu zen, Abiazioko armako kapitaina zenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]