Go

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Go duela 4000 urte Txinan sortutako jokua da. Jatorria ezezaguna da, baina hedatuen dagoen elezaharrak kontatzen du Shun Enperadoreak seme tentela izan zuela eta joku hau asmatu zuela bere gogamena berpizteko. Gaur egun oso zabalduta dago ekialdean, bai Txinan, bai Japonian eta Korean, non jokalari profesionalak dauden. Mendebaldean japoniako nomenklatura (Go jokua) erabiltzen den arren, hauetako herrialde bakoitzean jokoaren izena desberdina da: Txinan Wei Chi deitzen da, eta Korean, berriz, Baduk. Nahiz eta arauak oso simpleak izan, go jokuak hainbat erronka intelektual ezkaintzen du. Momentuan ikasten da jokatzen, baina goi mailako jokalaria izateko, profesionalek bizitza osoa ematen dute.

[aldatu] Materiala

Goban: Badago aukera 9x9 eta 13x13 taula erabiltzeko hasieran, ikasteko, baina normalean erabiltzen da 19x19ko zurezko marradun taula.

Harriak: 181 harri beltz eta 180 zuri behar dira.

Go Partidua

[aldatu] Arauak

Go-ren helburua aurkakoak baino lurralde gehiago kontrolatzea da. Horretarako, harri multzoen bitartez taulan zonaldeak inguratzen ditugu.

[aldatu] Oinarrizko Arauak

1. Partida hasiera.

Hasterakoan hutsik dagoen taula daukagu. Bi jokalarik (zuria eta beltza) parte hartzen dute eta bakoitzak, txandaka, bere koloreko harri bat jarri behar du taula gainean. Lehen harria beltzak jarriko du.

2. Harriak non jarri.

Harriak lerro bertikal eta horizontalen arteko elkargunetan jarri behar dira. Elkargune hauei mokuak deitzen zaie (puntuak baitira).

3. Jarritako harriak.

Behin harri bat jarri denean, ezin da mugitu ... hori bai, zenbait baldintzapean kendu (harrapatu) ahal izango dugu.

4. Harri multzoak.

Gure harriak elkarrekin lotzen ditugunean, harri multzoak sortzen ditugu. Bi harri lotuta egoteko, horizontalki edo bertikalki, bata bestearen ondoan egon behar dute.

5. Harriak nola harrapatu.

Harri multzo bat askatasun punturik gabe gelditzen denean hiltzen da.

6. Debekatutako posizioak.

Harri bat jartzerakoan gure harri multzo baten azken askatasuna kentzea debekatuta dago. Salbuespen bakar batekin; harri horrekin aurkakoaren harri bat edo gehiago harrapatzen dugunean.

7. Ko egoera.

Demagun jokalari beltzak harri bat jartzerakoan zuriaren harri bat harrapatzen duela. Jarraieran, zuriak harri hori harrapatzeko aukera baldin badu eta taula jatorrizko egoerara itzultzen bada, egoera honi Ko deitzen zaio.

8. Paso egin.

Jokalari batek harri bat non jarri ez duenean, edo jarri nahi ez duenean, paso egin dezake (bere txanda saltatu). Bi jokalariek jarraian paso egiten dutenean, partida bukatutzat ematen da.

9. Partida bukaera.

Behin partida bukatu denean, jokalari bakoitzaren puntuak zenbatuko ditugu. Jokalari bakoitzaren lurraldean dauden aurkakoaren harriak kendu egiten dira, eta beste prisioneroei batzen zaizkie. Jokalari baten lurraldean dagoen hutsune bakoitzeko puntu bat zenbatzen da, eta harrapatutako prisionero bakoitzeko beste puntu bat. Puntu gehien daukanak irabazten du.

10. Komi.

Beltzak partidaren lehen harria jartzen duenez, abantaila txiki bat dauka. Abantaila hau orekatzeko batzuetan partidaren bukaeran zuriari oreka puntu batzuk ematen zaizkio. Puntu hauei Komi deitzen zaie.