Goffredo Petrassi

Wikipedia, Entziklopedia askea
1=Photo of Goffredo Petrassi
Goffredo Petrassi

Goffredo Petrassi (Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a - Erroma, 2003ko martxoaren 3a) italiar musikagilea izan zen.

XX. mendeko italiar musikagile nagusietako bat izan zen. Musika-ikasketak bukatu ondoren, Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio-irakaslea izan zen hogei urtez. 1956an, Tanglewood-eko Berkshire Music Center-eko konposizio-irakaslea izan zen, eta kontzertu ugari eman zituen zuzendari gisa. Petrassik estilo asko landu zituen. Lehen lanetan Casella eta Hindemith-en eragina zuen; geroago, Stravinski eta Schoenberg-ena. Petrassiren lan aipagarriak dira: Orlandoren eromena (1934); Don Kixoteren erretratua (1945); Heriotza airean (1950); Gau iluna (1951); Serenata (1960); Beatitudides (1968); Octeto de Ottoni (1968); Souffle (1969); Elogio per un ombra (1971); Ala (1972); eta Orationes Christi (1975). Azken lanetan dodekafonia erabili zuen, eta orkestrarako idatzi zituen concerti askotan berriz atonalitatea. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari izan zen zenbaitetan.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goffredo Petrassi Aldatu lotura Wikidatan