Goffredo Petrassi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Photo of Goffredo Petrassi
Goffredo Petrassi

Goffredo Petrassi italiar musikagilea (Zagarolo, 1904 - Erroma, 2003). XX. mendeko italiar musikagile nagusietako bat izan zen. Musika-ikasketak bukatu ondoren, Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio-irakaslea izan zen hogei urtez. 1956an, Tanglewood-eko Berkshire Music Center-eko konposizio-irakaslea izan zen, eta kontzertu ugari eman zituen zuzendari gisa. Petrassik estilo asko landu zituen. Lehen lanetan Casella eta Hindemith-en eragina zuen; geroago, Stravinski eta Schoenberg-ena. Petrassiren lan aipagarriak dira: Orlandoren eromena (1934); Don Kixoteren erretratua (1945); Heriotza airean (1950); Gau iluna (1951); Serenata (1960); Beatitudides (1968); Octeto de Ottoni (1968); Souffle (1969); Elogio per un ombra (1971); Ala (1972); eta Orationes Christi (1975). Azken lanetan dodekafonia erabili zuen, eta orkestrarako idatzi zituen concerti askotan berriz atonalitatea. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari izan zen zenbaitetan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goffredo Petrassi Aldatu lotura Wikidatan