Dodekafonismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arnold Schoenberg, dodekafonismoaren asmatzailea

Dodekafonismoa edo musika dodekafonikoa, hamabi tonuko musika esan nahi duena (grezieratik dodeka, hamabi eta fonós, soinua) musika atonalaren forma bat da, konposaketa teknika batekin, non, eskala kromatikoko 12 notak baliokide bezala jotzen diren, hau da, harreman ordenatu batetara lotuak, noten artean hierarkiarik ezarri gabe. Hamabi nota edo tono erdiak garrantzi berekoak diren printzipioarekin idazten da, musika tonalaren aurkakoa izaki, azken kasu honetan, nota batzuk nagusi direlarik eta tonalitate zehatz batekin. Barne harremana Note-Row edo nota hilara baten erabileraz ezartzen da, hamabi notek osatzen dutena, batzuetan gutxiago ere izaten diren arren. Konposatzaileak aukeratzen du ze ordenatan agertzen diren, baina, saila berriz hasi arte, notarik errepikatu gabe

Historikoki "atonalismo aske"tik dator zuzen-zuzen, eta, XIX. mende amaieran, konposatzaile batzuen lanetan gertatu zen tonalitate eza modu zentzudun batean antolatzeko beharretik sortu zen.

Schoenbergek, sail batentzako lau oinarrizko posizio ezarri zituen:

  • Sail nagusia: P laburdura erabiltzen du
  • Retrogradazioa: Sail nagusia atzetik aurrera jarrita. R laburdura erabiltzen du
  • Alderantzikatzea: Musika tarteen zentzua (ez balioa) alderantzikatzean datza, igokariak jeiskariak bihurtuz eta alderantziz. I laburdura erabiltzen da
  • Alderantzikatze retrogradoa: Alderantzikatzearen retrogradazioa egiten da. RI laburdura erabiltzen da.

Teknikaren erabileraren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika teknika hau Arnold Schönberg musikari eta konposatzaile austriarrak sortu zuen, 1921. urtean, eta, 1923an, bere bazkideei, modu pribatuan deskribatu zien. Teknika hau, 20 urtez erabili zen, Vienako Eskola Modernoko konposatzaileen aldetik. Hauen artean, Alban Berg, Anton Webern, Hanns Eisler, eta Arnold Schoenberg bera zeuden. Rudolph Retik, abiarazleetako batek, honako hau esan zuen: "Egitura indar bat (tonalitatea), beste bategatik aldatzea (gai unitateen gehiketa), dodekafonismoaren ideia nagusia da", honen sorrera Schoenbergek atonalitate askeagatik zituen frustrazioengatik sortua zela argudiatuz. Teknika hau, 1950eko hamarkadan oso erabilia izan zen, Luciano Berio, Pierre Boulez, Luigi Dallapiccola, Juan Carlos Paz eta, Schoenberg hil ondoren, Igor Stravinskiren aldetik. Konposatzaile hauetako batzuk, teknika zabaldu zuten, beste alde batzuk ere kontrolatzeko, ez bakarrik noten altuera. Adibidez, noten iraupena, artikulazioa, etab... honela, musika seriala sortuz. Batzuk, musikaren elementu guztiak sartu zituzten prozesu serialean, serialismo orokorra bezala ezagutzen dena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]