Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak
Jatorria
Ezaugarriak

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak euskal abesti herrikoia da. 1974an Mikel Laboak grabatu zuen Bat-Hiru albumean Xalbadorren hitzekin.[1][2]

Bertsio berriak grabatu zituen geroago, 1990ean Txerokee albumean eta 2003an 60ak + 2 albumean. Aire ahizpek (Fernando Aire "Xalbador"-ren bilobek) beren bertsio bat grabatu zuten 2014ko Bidexka albumean.

Ni ez naiz Mikel Laboa komikian 99. orrialdean keinu bat egiten zaio abesti honi: "Adizu, ama, badakizu..." "Ebaki beharrekoak txikito, "Gorputzaren bizitzeko eta gogoaren askatzeko".[3]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela hasi eta bukatzen da Xalbadorren bertsoa:[2]

Bi kate,

biak ebaki beharrezkoak:

bat gorputzaren bizitzeko,

bestea gogoaren askatzeko.

Adizu, ama

badakizu

sortze berean

zuri gorputzez lotzen ninduen

zilbor-hestea

sendagileak nola eten zuen.

[...]

[...]


Ama!Eten dezagun

lehen gorputzarena bezela orain,

gogoaren zilbor-hestea.

Ama!

Gogoaren zilbor-hestea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Laboa, Mikel. (1974). «Bat-Hiru» www.badok.eus (Herri Gogoa / Edigsa) (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. a b Laboa, Mikel. Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa). Gabi de la Maza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  3. «Ni ez naiz Mikel Laboa» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]