Ni ez naiz Mikel Laboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ni ez naiz Mikel Laboa
Datuak
IdazleaUnai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe
Argitaratze-data2022
Jatorrizko izenburuaNi ez naiz Mikel Laboa
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-1360-226-4

Ni ez naiz Mikel Laboa komikia Mikel Laboa musikariaren biografia ilustratua da, gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorena da, eta marrazkiak Joseba Larratxerenak. Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu zen komikia 2022an.[1][2][3] Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joseba Larratxek lan honengatik.[4]

XX. mendeko euskal kantari maitatu eta miretsienetakoa izan den Mikel Laboaren bizitzaren inguruko zenbait atal azaltzen ditu komikiak.[5] Ohiko biografia moldeetatik kanpo, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan.

Lehen kontzertuko entzuleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuko 38-39 orrialde-bikotean Laboaren lehen kontzertuko balizko entzule ezagun asko agertzen dira, guztira 50tik gora lagun daude marrazkian. Nolabait Mikel Laboaren lanarekin harremana izan duten pertsonak dira. Besteak beste hauek agertzen dira:

Liburuaren egileak berak ere entzule dabiltza lehen kontzertu horretan (Harkaitz Cano, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga)

Keinuak Laboaren abestiei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komiki-saioa egileekin (Intxaurrondo, 2023-01-10)[6][7]

Liburuan zehar 30 keinu egiten zaizkie Laboaren abestiei. Gainera sarean entzun ahal izateko abesti horien zerrenda bat eskaintzen da liburuko 126. orrialdean 'Sekulabelardiko doinu banda'. izenburuarekin:[8]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Komiki-liburuaren aurkezpena: Ni ez naiz Mikel Laboa» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  2. (Gaztelaniaz) «NI EZ NAIZ MIKEL LABOA (libro del 2022). Escrito por Unai Iturriaga. ISBN 9788413602264» La Vanguardia 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  3. Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  4. a b Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  5. [https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/ni-ez-naiz-mikel-laboa «Ni ez naiz Mikel Laboa. 2023ko urtarrilak 10 - 19:00 - Intxaurrondoko Kultur Etxea»] www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  6. «Ni ez naiz Mikel Laboa» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  7. Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  8. (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  9. Larratxe, Joseba. (2023). Ni ez naiz Mikel Laboa - Gernika. Mikel Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sekulabelardiko soinu banda. Liburuan keinuak jasotzen dituzten kantuak. Spotify-zerrenda
  • Ni ez naiz Mikel Laboa - Gernika. Mikel Larratxe - Youtube (2023). Musika: Mikel Laboa, "Gernika" (Bat-Hiru, 1974) Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik, Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxe "Josevisky"-k ondutako komikiaren Gernikako bonbardaketaren pasartearekin egindako bideoa. Irudiak eta bideoaren muntaia