Goldsmithen ikaslea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goldsmithen ikaslea
Datuak
Argitaratze-data2017
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak239

Goldsmithen ikaslea liburua 2017.urtean Joxean Agirrek plazaratutako eleberria da. Joxean Agirreren estiloan, eleberri berritzailea non erotismoarekin, umorea eta esperimentazioa nahasten diren lana dugu hau ere. James Joyceri keinu ugari egiten dizkion eleberrian zehar.

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonista idazle izan nahi duen gizona da. Horretarako protagonistak Second Lifeko Literatura Ikastaro birtual batean eman du izena, eta, Goldsmith irakaslearen aholkuei jarraituz, bere gaztetako pasadizo bati buruz idazten du: behin etxera itzuli eta bere neska-laguna beste bi gizonezkorekin topatu zuen ohean, larrua jotzen.[1] Hortik aurrera, literatura, umorea eta sentsualitatea esperimentazioarekin nahasten dituen objetktua da non errealitatea eta fikzioa nahastu egiten da; esaterako Kenneth Goldsmith (1961) benetako idazlea da. Liburuaren amaieran, 29. kapituluan, beste bitixkieria jaso du Agirrek. Egileak ikastaroaren lankideei Euskal Herrian jasotzen ditu eta haiekin ibilbide kultural berezia antolatu zuen; ibilidearen deskribapenean berriro ere benetako pertsonaiak eta gertaerak azaltzen dira.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honek plano desbedinak nahasten ditu. Protagonistari gertatzen zaizkionak eta horren inguruan asmatzen dituen aldaketak, batetik; egiten ari den literatura ikastaroa, bestetik. Guztietan Agirreren begirada ironikoa topatuko dugu, ironia baina baita ere galtzaileen aldeko xamurtasuna. Idazkera arina da, erakargarria. Literatura eta erotismo eleberriaren ardatzak dira eta behin eta berriro haien inguruko ausnarketak azaltzen dizkigu. Orokorrean, Agirrek eleberri honetan literaturarekin berarekin jolasten duela esan daiteke. Liburuaren zenbait ataletan, perspektibismoarekin jolasten du hitza protagonistaren emazte ohiari emanez;[2] emakumeak orduan bere zahartzaroa irudikatzen du eta gizonaren izandako beste neskalagunekin bilerak asmatzen ditu.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]