Ironia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ironia hitza grezieratik dator (εἰρωνεία 'eirōneía': disimulu, itxurazko ezjakitea) eta literatura baliabide edo erretorikazko figura bat definitzen du. Dena dela, hitz hau asko erabili da eta gaur egun hitz polisemikoa dela esan daiteke [1]. Gehien zabalduta dagoen esanahiaren arabera “hitzekin esaten denaren aurkakoa adierazteko erabili ohi den espresiobidea” bezala definitu daiteke. Zentzu orokorrago batean azaltzen dena esanahi zuzena baino gehiago adierazten duenean erabiltzen da. Hitz egiterakoan ironia intonazio berezi batekin markatu daiteke; horrekin esaten denaren aurkakoa adierazi nahi dela. Normalean, ironia umorearekin dago lotuta.

Idazterakoan ironia markatu daiteke modu desberdinez: harridura marka parentesi artean (!), kakotxak “”.

Ironia gertatzeko hiru baldintza bete behar dira: [2]

  • Literalki sinesgarria izan behar da.
  • Kontraesana agerikoa izan behar da.
  • Esaldia enuntziatzeko moduan, modu batean edo bestean, egia edo gezurra bezala, ulergarria izan behar da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ironia erabiltzen Sokrates izan zen lehendabiziko maisu bat. Filosofo honek formula hau bere dialektika barruan kokatzen zuen, bereziki sofisten aurka aritzeko. Helburu horrekin ikasle xume bat izango balitz bezala sofistengana hurbiltzen zen teorikoki ondo ezagutzen zuten gai bati buruz galdetzen; poliki-poliki, egiten zituen galderen bidez hauen ezjakintasuna erakusten zuen.

Sokratesek bere dialektikan ironia erabili zuen.

Bertsolaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritzan ironia oso ohikoa da. Hona hemen Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” bertsolariaren adibide bat:[3]

«

Mando baten gañian
Domingo Kanpaña,
ez dijoa utsikan
asto orren gaña;
azpian dijoana
mandua da, baña,
gañekua ere bada
azpikua aña:
mando baten gañian
bestia, alajaina!

 »

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jon Kortazar, 426 or.
  2. Jon Kortazar, 427 or.
  3. Bilintx. Bizitza eta bertsoak.. Antonio Zavalaren edizioa. Donostia: Aurrezki Kutxa, 1978, 253.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]