Golf Mundialaren Ospearen Aretoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Golf Mundialaren Ospearen Aretoa, AEBetako Florida estatuko Saint Augustine herrian dago, eta gizonak zein emakumeak dituen kirolari buruzko ospearen areto bakarra da. Mundu osoko 26 golf erakundek osatutako partzuergo batek kontrolatzen du.

Ospearen aretoaren museoak, historian zehar golfak izan duen eboluziori buruzko erakusketa iraunkor bat du, bere merituengatik Ospearen Aretora sartu diren partaideetan kontzentratzeaz gain. Museoak, denbora baterako erakusketak ere hartzen ditu, beti ere, golfarekin zerikusia dutenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golf Mundialaren Ospearen Aretoa, jatorrian, Ipar Karolinako Pinehursten zegoen, eta Diamondhead Corp konpainiak administratzen zuen, garai horretan, Pinehurst Resorteko jabeak zirenak. Bere ateak, 1974an ireki zituen, une horretan, 13 partaide baino ez zituelarik. Jada 1983an, USPGA arduratu zen Aretoaz, erabaeko kontrola, 1986an lortuz.

Garai honetan batu zitzaizkion klub honi, USPGAk 1940an sortu zuena eta Emakumezkoen Golfaren Ospearen Aretoa, LPGAk 1951n sortu zuena eta lau partaide zituena: Patty Berg, Betty Jameson, Louise Suggs eta Babe Zaharias.

1994an, golfaren industria mundialak, World Golf Foundation izeneko irabazi asmorik gabeko elkarte bat ezarri zuen, kirol hau bultzatzeko. Bere xede nagusienetako bat, ordurarte existitzen zen Ospearen Aretoa hobetzea zen. Saint Augustineko bere egoitza berriaren eraikuntza, 1996an hasi eta 1998ko maiatzak 19an inauguratu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]