Gometxa (eranskailua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eranskailu motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gometxa (argipena)».
Kolorezko gometxa borobilak.

Gometxa eranskailu txiki eta koloretakoa da, normalean biribila baina beste forma geometriko batzuetakoa ere bai, kolore oinarrizkoetan inprimatua normalean, jolasean, ariketa pedagogikoetan[1] edo bulegoko laneko plangintza eragiketetan[2] erabili ohi dena.

Terminoa ez da ageri 20. mendeko euskarazko hiztegietan ageri, eta badirudi jatorria duela gomet katalanezko hitzean edo frantsesezko gomette delakoan[3], (gomatxoa), forma goma hitzetik datorrelarik[4]. Katalanezkoaren plurala, gomets, ohikoa da gaztelaniaz[5], eta hortik etor liteke euskarazko gometx edo gometxa (badirudi -a itsatsiarekin deklinatu ohi dela: gometxa bat[2])

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Galtzattipi Haur-eskola» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  2. a b «Donostia.eus - Egia. Blas de Otero Plazaren diseinua» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  3. (Frantsesez) «Au pays des gommettes - Le tour de mes idées» ideesnanoug.canalblog.com 2012-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  4. «GDLC - gomet» www.diccionari.cat (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Gomets geometricos» Compraetiquetas.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]