Kolore
Kolorea argiaren konbinazio infinituak izan ditzakeen fenomeno fisikoa da. Espektro elektromagnetikoko zonalde ikusgaiko uhin-luzerekin lotuta, pertsona eta animaliei objektuak modu zehatzagoan bereizten laguntzen digute koloreek. Kolorea gauzen gainaldearen nolakotasuna da, mota jakin bateko argi izpiak sortzean edo islatzean datzana, begiari era jakin batean eragiten diona.
Kolorea ez da ikusten diren objektuen ezaugarria, argiak objektu horiek argitzen dituenean sortutako gertaera baizik; argi zuri bat dispertsio sistema batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu egiten da eta koloreak ikusten dira, oinarrizko zazpi koloreak (gorria, laranja, horia, berdea, urdin argia, urdin iluna eta morea). Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi koloreak Isaac Newtonek aurkitu zituen.
Koloreak elkarren osagarriak dira: oinarrizko koloreak nahasiz gainerako kolore guztiak lortzen dira: oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero beltza ateratzen da, eta kolore guztiak bakartzen direnean zuri ikusten da. Kolorearen ezaugarri nagusiak, koloreak bereizteko oinarritzat hartzen direnak, ñabardura, argitasuna eta saturazioa dira. Ñabardura espektroaren argi uhinen luzerak definitzen du, argitasuna intentsitateak ematen du eta saturazio maila kolore batek zuritik duen desberdintasunak eta espektroko kolorearekin duen antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak alegia. Zuria eta beltza ñabardurarik gabeko koloreak dira, akromatikoak.
[aldatu] Ikus, gainera
| Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak |
|||||||||
| ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria | ||
|
Koloreak |
||||||||
|
||||||||
|
||||||||
|
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.