Gong

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gong perkusio-tresna

Perkusio-tresna, Txinakoa jatorriz. Funtsean metalezko (brontzezkoa gehienetan) disko bat da, makilez jotzean dardara egiten duena. Disko horrek ertza bihurtua eta erdian irtengune bat izaten du, baina badira erabat zapalak diren gongak ere. Gonga jotzeko erabiltzen den makilaren burua gai bigun batez (feltroa, oihala, zeta) bildu ohi da. Magia- eta babes-ahalbideak aitortu izan zaizkio gongari, eta Txinan, adibidez, goi-mailako bizimoldea eta oparotasuna adierazten du. Gonga dantza, antzerkia eta musika laguntzeko erabili izan da, eta baita mezuak igortzeko ere. Indonesiako gamelan orkestretako musika-tresna nagusia da. XVIII. mendearen amaieran erabili zen lehendabiziko aldiz orkestra batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gong Aldatu lotura Wikidatan