Indonesia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indonesiako Errepublika
Republik Indonesia
Indonesiako bandera
Bandera

Indonesiako armarria
Armarria

Goiburua: Bhinneka Tunggal Ika
( Batasuna Aniztasunean )
Nazio ereserkia:
Indonesia Raya
Indonesia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Jakarta
6°11′S 106°50′E / 6.183°S 106.833°E / -6.183; 106.833Koordenatuak: 6°11′S 106°50′E / 6.183°S 106.833°E / -6.183; 106.833
Hizkuntza ofiziala(k) Indonesiera (Malaieraren
dialekto estandarizatua)
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Joko Widodo
Jusuf Kalla
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Herbehereetatik
1945 abuztuaren 17
1949 abenduaren 27
Eremua
• Guztira
• Ura

1.904.569 km² (15.)
% % 4.85
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2000)
• Dentsitatea

Herritarra

222.781.000 (4.)
206.264.595
116 biztanle/km² (61.)

indonesiar
Dirua Errupia (IDR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
hainbat (UTC +7 > +8)
Ez (UTC +7 > +8)
Interneteko domeinua .id
Telefono aurrezenbakia +62

Indonesia Hego-ekialdeko Asiako uhartedi-estatua da, munduko handiena 17.508 uharterekin, Indotxinatik Australiaraino luzatzen dena. Biztanleriari dagokionez, munduko laugarrena da eta gehiengo musulmana duen lehena, 234 milioi biztanle baino gehiago baititu. Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkarteko (ASEAN) kide sortzailea da, 1967. urtetik. Izena hitz elkartua da, latinetiko Indus (India) eta grekotiko nesos (uharte), hau da, "uharte(di) indiarrak".

Hiriburua Jakarta da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesiako mapa fisikoa

Indonesia 17.508 uhartek osatzen dute, horietatik 6.000 ingurutan biztanleak daude.[1] Uharte horiek ekuatorearen bi aldetan banaturik daude. Bost nagusiak Java, Sumatra, Kalimantan (Borneoren Indonesiako aldea), Ginea Berria (Papua Ginea Berriarekin partekatua) eta Sulawesi dira. Indonesiak lur mugak ditu Malasiarekin, Papua Ginea Berriarekin eta Ekialdeko Timorrekin Timor uhartean. Singapur, Malasia, Filipinak eta Australiarekin ur mugak ditu, horietako batzuk oso gertukoak. Jakarta hiriburua Java uhartean dago eta hiririk handiena da. Hiririk populatuenak Surabaya, Bandung, Medan eta Semarang dira.[2]

1.919.440 km² izanik, Indonesia munduko 16. herrialderik handiena da. Biztanleriaren dentsitatea 134 biztanle / km² da (munduko 79.a), baina Javak, munduko uharterik populatuenak, 940 biztanle ditu kilometro koadroko. Puncak Jaya (4.884 metro, Papua uhartean) punturik altuena da eta Sumatrako Toba lakua (1.145 km²) lakurik handiena da. Ibairik luzeenak Kalimantan uhartean daude eta Mahakam eta Barito dute izena.

Indonesia Pazifiko plaka, Eurasiar plaka eta Australiar plakaren artean dagoenez, sumendi ugari daude eta lurrikarak ohikoak dira: 150 sumendi aktibo daude[3], Krakatoa eta Tambora, besteak beste. Toba supersumendiaren eztanda —duela 70.000 urte gertatu zen— inoiz izan den handienetakoa dela uste da: mundu osoan katastrofe orokor bat sortu zuela pentsatzen da. Tsunamiak ere jazotzen dira, hala nola, 2004an Sumatran 167.736 lagun hil zituena, edo Yogyakartako lurrikara, 2006an. Hala ere, sumendietako errautsek lurrei ongarri ugari ematen dizkiete.

Indonesiak klima ekuatoriala du: montzoien garaia eta urtaro lehorra bereizten dira. Urtean 1.780 - 3.175 mm euri egiten du, baina 6.100 milimetrora igo daiteke lurralde menditsuetan. Mendiak oso ohikoak dira Sumatra, Java, Kalimantan, Sulawesi eta Papuan eta han izaten dira eurite handienak. Hezetasuna altua da, % 80 ingurukoa, eta tenperatura oso gutxi aldatzen da urtean zehar: adibidez, termometroak 26tik 30°C inguruan ibiltzen dira Jakartan .

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Indonesiako historia»

Javako gizona deitzen den Homo erectus-en arrastoek iradokitzen dute Indonesiak duela 500.000 urte ere bazituela biztanleak. Egungo biztanleria gehiena osatzen duten austronesiarrak Taiwandik joan ziren Indonesiara K. a. 2000 inguruan. Aurrera egin ahala, jatorrizko melanesiarrak are ekialdeagora bidali zituzten. Nekazaritzarako egora bikainak eta K. a. VIII. menderako arroza zelai umeletan hazteko teknika menderatzeak erresuma txikiak loratzea eragin zuten K. a. I. mendean. Gainera, haren kokapen estrategikoari esker, salerosketak ere azkar garatu ziren. Izan ere, Indiako erresumarekiko zein Txinarekiko merkataritza K. a. zenbait mendetan sortu zen. Harrezkero salerosketek Indonesiako historia moldatu dute.

XVIII. mende hasierako mapa holandarra.

Merkataritzaren eraginpean, K. o. VII. mendetik aurrera, Srivijaya itsaso-erresuma boteretsua loratu zen. Hinduismoa eta budismoa ere inportatu ziren honela. VIII. eta X. mendeen artean, Sailendra eta Mataram erresuma budista eta hindua, hurrenez hurren, behera joan ziren Javan. Aurretik, monumentu ederrak utzi zituzten. Ekialdeko Javan XIII. mendean Majapahit erresuma hindua sortu zen, eta Gajah Madaren azpian, bere eragina Indonesia ia osora hedatu zen. Urrezko Garaitzat jotzen da usu Indonesiako historian.

Merkatari musulmanak Hego Ekialdeko Asiara goiz (Islandar garairako) joan baziren ere, Indonesian populazio musulmanen lehendabiziko zantzuak XIII. mendekoak dira, Sumatrako iparraldean. Indonesiako beste zonalde batzuetara hedatu zen Islama, eta Javan eta Sumatran erlijio nagusia bilakatu zen XVI. mendearen amaierako. Lehenengo europarrak 1512an iritsi ziren Indonesiara, Javara hain zuzen ere. Francisco Serrão buru zuten merkatariek hainbat espeziako monopolioa bilatu zuten. Herbeheretarrak eta ingelesak geroago joan ziren. 1602an Ekialdeko Herbeheretar Indietako Konpainia sortu zen eta Europako botere nagusia bilakatu zen. Porrot baten ostean, 1800en desegin zen konpainia eta Herbeheretako gobernuak Ekialdeko Herbeheretar Indiak kolonia nazionalizatutzat hartu zituen. 1883ko abuztuaren 27an, Krakatoa sumendiaren erupzioak sortu zituen lau eztanda erraldoik hondamenezko tsunamiak eragin eta hainbat herri suntsitu zituzten Java eta Sumatra uharteetan.

Garai kolonialaren alde gehienean, kontrol herbeheretarra lausoa zen. Soilik XX. mendearen hasieran egungo Indonesiako mugetaraino hedatu zen haien nagusitasuna. Bigarren Mundu Gerran, japoniar inbasioak eten zuen eta independentziaren aldeko mugimendua —ordu arte erreprimitua— bultzatu. Japonia errenditu eta bi egun geroago, Sukarno buruzagi nazionalistak independentzia aldarrikatu zuen eta presidente izendatu zuten. Herbehereak beren gobernua berriz ezartzen saiatu ziren; alabaina, borroka armatu eta diplomatiko latzaren ondoren, 1949ko abenduan Herbehereek legez onartu zuten Indonesiako independentzia.

Sukarno demokraziatik autoritarismo aldera mugitu zen. Armada, islama eta Alderdi Komunistaren indarrak orekatuz boterea gorde zuen. Estatu-kolpe batek porrot egin zuen 1965eko irailaren 30ean. Horrek komunisten aurkako garbiketa eragin zuen eta 500.000 eta 1.000.000 lagunen artean hil zituzten. Armadaren burua Suharto jeneralak Sukarno boteretik kendu zuen eta, 1968ko martxoan, presidente izendatu zuten. Haren gobernua AEBek babestua zen eta inbertsio atzerritarrak sutatu zituen. Horrela, hurrengo hamarkadetan herrialdeko ekonomiak gora egin zuen. Nolanahi ere, Suhartoren gobernuari ustelkeria eta oposizioa bortizki erreprimitzea leporatzen zizkioten ahots ugarik.

Asiako Finantza Krisialdiak, 1997an eta 1998an, Indonesia jo zuen bete-betean eta Suhartoren gobernuaren aurkako nahigabea eragin. Protesten aurrean, Suhartok 1998ko maiatzaren 21ean dimititu zuen. 1999an Ekialdeko Timorrek Indonesiatik independizatzearen alde bozkatu zuen, 25 urteko okupazioaren ostean. 2002an independentzia lortu zuen, XXI. mendean burujabe bihurtutako lehen herrialdea izanda.

Erreforma garaia iritsi da Indonesiara Suhartoren ondoren. Prozesu demokratikoak, autonomikoak barne, indartu egin dira, eta 2004an lehen presidente-hauteskundeak burutu ziren. Urte berean, abenduaren 26an, Banda Aceh estatutik kilometro batzuetara epizentroa zuen 9,2 Richter eskalako lurrikarak 210.000 hildako eragin zituen (320.000 mundu osoan).

Egun, erlijio eta etnia anitzen arteko hartu-emana baketsua da, zonaldeko batzuetako arazoak gorabehera. Aceh eskualdeko gatazka armatua amaitu da itun politiko baten bidez.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Indonesiaren banaketa administratiboa»
Indonesiako probintziak (indonesieraz)

Indonesia 33 probintziatan banatua dago. Probintzia horiek erregentzia edo kabupatenetan eta kota edo hiritan banatzen dira. Bi azpibanaketa horiek era berean kecamatan edo azpibarrutitan banatzen dira eta hauek desa eta kelurahan edo herrietan. Probintzia bakoitzak bere gobernadorea du eta bere kontseilu legislatiboa du.

Aceh, Jakarta, Yogyakarta, Jawa Timur eta Papuak besteek baino eskumen gehiago dituzte.

Probintziak honakoak dira:

Sumatra

Java

Sunda Uharte Txikiak

Kalimantan

Sulawesi

Maluku uharteak

Papua

Gizateriaren ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estimazioa
  2. Witton, Patrick. Indonesia. Lonely Planet, 2003. ISBN 1-74059-154-2
  3. Volcanoes of Indonesia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indonesia Aldatu lotura Wikidatan
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan