Good bye, Lenin!
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Good bye, Lenin! | |
| Izenburua euskaraz | Agur, Lenin! | |
| Urtea | 2004 | |
| Estreinaldia | 2004ko otsailaren 27 | |
| Generoa | Drama, Komedia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 121 min | |
| Aurrekontua | 4.800.000 € | |
| Banatzailea | Sony Pictures Classics | |
| Zuzendaria | ||
| Wolfgang Becker | ||
| Ekoizleak | ||
| Stefan Arndt | ||
| Gidoilariak | ||
| Wolfgang Becker Bernd Lichtenberg |
||
| Aktoreak | ||
| Daniel Brühl Katrin Sass Txulpan Khamatova Alexander Beyer |
||
| Musikagileak | ||
| Yann Tiersen Claire Pichet |
||
| Argazkilariak | ||
| Martin Kukula | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| alemana | ||
| Sariak | ||
| Berlingo Nazioarteko Zinemaldia | ||
| Webgunea | ||
| [www.lordoftherings.net] | ||
Good bye, Lenin! 2004. urteko Alemaniako pelikula bat da.
[aldatu] Istorioa
Berlinen, 1989.urtean kokatzen da film hau. Familia bateko egunerokotasuna deskribatzen da pelikula honetan eta kritika sutsua egiten dio garai horretako sozialismoari. Izan ere, filmean ikusten den moduan, Berlingo murrua suntsitzear dago eta kontraesanez beteriko gizartea da.
Familia honen eguneroko bizitzan agerian geratzen da epe horretako arazoak eta zailtasunak. Alde batetik aldaketaren nahia eta beste aldetik honek ekarri dezakeen arazoak aztertzen dira. Sozialismoaren neurri zorrotzen kritika egiten da eta aldi berean kontsumorako nahia eta honek ekarri ahal dituen kontraesanak ere agerian geratzen dira.. Baina film honek ez digu bakarrik garai horretako arazoei buruz hitz egiten, familien arteko harremanez ere hitz egiten digu, elkarbizitzan gertatzen diren arazoei buruz, hain zuzen. Hau da, belaunaldien arteko gatazkak, komunikazio eza, elkarbizitzaren zailtasunak, besteak beste, aztertzen ditu.
[aldatu] Kritikak
Zuzendariak lan trebea egin zuen film honetan, kritika eta humorea batuz. Gidoia ere ezin hobea da eta aktoreen lana ere bikaina da. Ikusteko arina da eta garai horretako arazoen hausnarketa egiteko erraztasuna ematen du.
Amaitzeko esan liteke, ez daukagula aukera askorik Alemaniako epe hori deskribatzen duten filmik ikusteko, beraz, aukera ezin hobea da zuzendariak ematen diguna. Aldi berean barre egiteko aukera ere bada, izan ere, familia honetan gertatzen diren zailtasunak ezagunak dira ikuslegoarentzat.
[aldatu] Kanpo loturak
- Webgune ofiziala (Alemanez)