Googol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Googol edo gugol bat 10100 zenbakia da, hau da, bat eta ondoren ehun zero. Hamarmila hamaseiloiren baliokidea da:

Googol 1 = 10100 = 10.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000

1938an sortu zuen Milton Sirottak, bederatzi urteko ume batek, Edward Kasner matematikariaren iloba. Horregatik Isaac Asimovek esan zuen "Haur txiki batek asmatutako zenbakia eternitatean sufritu beharko dugu".

Googol bat gutxo gora behera 70!ren parekoa da eta bere faktore lehenak 2 eta 5 dira. Sistema bitarrean 333 bit okupatzen ditu.

Googol batek ez du inolako zentzu matematiko berezirik. Kasnerrek infinituaren eta zenbaki oso handi baten arteko ezberdintasuna irudikatzeko sortu zuen bakarrik.