Isaac Asimov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isaac Asimov (1965)

Isaac Asimov (1920-1992), errusiar jatorriko idazle eta biokimikari estatubatuarra. Zientzia fikzio eta zientzia dibulgazioan autore arrakastatsu eta ezaguna. Oso idazle emankorra izan da bi arlo horietan; hain emankorra izan zen, ezen bere lan guztien benetako autorea ez izatearen susmopean egon baitzen.

Asimov-ek hainbat aldiz irabazi zituen ingelesezko zientzia-fizkiozko sariketa ospetsuenak diren Hugo eta Nebula sariak. Seguruenik zientzia-fikziozko egile ospetsuena da, publikoarentzat orokorrean. Bere idazte estilo xumeak eta ez korapilatsuak oso irakurterraza egiten dute.

Ekarpen literarioez gain, Asimov-ek historiari eta zientziari buruzko dibulgazio lan ugari idatzi zituen zituen, adibidez Zientziara sarrera edota Oinarrizko ehun galdera zientziari buruz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an jaio zen Sobietar Batasunean. Bere gurasoek AEB-ra emigratu zuten berarekin, hiru urte besterik ez zituela.

New York-en, zehazki Brooklyn-en hazi zen eta bertako eskola publikoetan izan zen hezitua. Bere ikasketak Columbiako Unibertsitatean amaitu zituen, Biokimika espezialitatean. Doktoretza lortu zuen Bostongo Unibertsitatean.

Lehenago, bederatzi urte zituela, gurasoen dendan saltzen zituzten zientzia fikziozko aldizkariak irakurtzen zituen ezkutuan, haren gurasoentzat oso kalitate txikiko aldizkariak baitziren.

Hamaika urterekin bere istorioak idazten hasi zen eta hemezortzirekin J.W. Campbell-i bere lehenengo ipuina helarazten saiatu zen, baina baztertua izan zen. Hala ere, handik lau hilabetera bere lehen ipuina saltzea lortu zuen eta heriotza arte liburuak egiten jarraitu zuen.

1941an, bere ipuin klasikoetarikoa idatzi zuen, Ilunabarra. Lehentxeago hasia zen Roboten istorioak argitaratzen eta bertan robotikaren 3 legeak sartu zituen. Ondoren Erromatar Imperioaren gainbera eta erorialdia argitaratu zuen eta azkenik Fundazio sailari ekin zion.

1942an Gertrude Blugerman-ekin ezkondu zen. Bi seme izan zituen, 1951n David eta 1955an Robyn. Banantze periodo luze baten ondoren, 1973an dibortziatu egin ziren eta urte haren bukaeran Janet O. Jeppson-ekin ezkondu zen.

1992ko Apirilak 6ean hil zen, HIES-ak jota.

Zientzia fikziozko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia dibulgazio lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarara itzulitako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinarrizko ehun galdera zientziari buruz (1994)
  • Unibertsoa : lur launetik kuasareetaraino / Isaac Asimov ; itzultzaileak, Juan Ignacio Abrisketa, Iñaki Irazabalbeitia (1988)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaac Asimov Aldatu lotura Wikidatan