Gordegia.eus

Koordenatuak: 43°19′05″N 1°58′21″W / 43.31795°N 1.97262°W / 43.31795; -1.97262
Wikipedia, Entziklopedia askea
 Gordegia.eus
Jatorria
Sorrera-urtea2023
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEgia
Koordenatuak43°19′05″N 1°58′21″W / 43.31795°N 1.97262°W / 43.31795; -1.97262
Map
gordegia.eus

Gordegia (2023) Donostiako Egia auzoko lan-talde bat da, webgune bat kudeatzen duena auzoko bertako historia, dokumentazioa eta argazkiak dohainik partekatzeko. Urtetan zehar digitalizatu eta katalogaturiko argazki-edukiak publikoaren eskura jarri eta erabiltzaile guztiei beraien edukiak webgunean bertan partekatzeko aukera ere ematen die.

Egiako Artxibategi Grafikoa izateko helburua duen egitasmo herrikoia da, Donostiako Egia auzoari buruzko irudiak batu, dokumentatu, segurtasunez gorde eta auzokide guztien eskura jarri nahi dituena. Teila Fabrikak hauspotu eta babestuta, aspalditik gai honekiko sentsibilitatea zuten hainbat auzotarren nahi eta ekimenez sortutako proiektu hau irabazi asmorik gabeko elkarte gisa gorpuztu zuten 2019an.

Gordegia taldeko kideak.

Proiektuko kideak auzoko hauek izan dira: Itsaso Alkorta Aizpurua. Karlos Trenor Dicenta, Oihana Agirre Garcia, Fernando Olalde Arbide, Juanpe Urrosolo Oliden eta Arkaitz Artola Arnaiz.

Atal nagusiak: Porrontxoak eta jaiak, gazteria, auzo-paisaia, Aitor ikastola. mapa eta errepresioa (2024-01-28).

Edukien eskuragarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukien egoera legalari dagokionez, eskuragarritasuna eta erabilpena errazteko asmoz, sortzaileek Creative Commons BY-SA Aitortu-BerdinPartekatu baimenaren alde egin zuten apustu, berau Wikipediarekin bateragarria delarik, egiletza-aitortza bermatzen du, edukien hedapena zabaltzen du eta lan eratorririk egongo balitz, baimen berarekin banatuko litzatekeela bermatzen du.

Dena dela, irudi bakoitzaren erabilpen-lizentzia bere informazio-orrian agertzen da. Egilea beti aipatu behar da (ezezaguna ez bada), baita Gordegia iturri gisa ere.

Irudien deskribapenak, blogeko argitalpenak eta Gordegia-ko kideok sortutako beste edozein material  CC-BY-SA lizentziapean argitaratzen dituzte.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023: Argia saria, Internet atalekoa, «herritarren memoriaren lekukotasuna» nahi duen ororen eskura jartzeagatik egin zieten aitortza.[1][2]
Album berriak (2024-01-28)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]