Gordon Gould

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gordon Gould

Bizitza
JaiotzaManhattan eta New York1920ko uztailaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLenox Hill Opsitalea eta New York2005eko irailaren 16a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Union College (en) Itzuli 1941) Zientziatan graduatua
Yale Unibertsitatea
Scarsdale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Polykarp Kusch
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Gordon Gould (1920ko uztailaren 17a2005eko irailaren 16a) fisikari estatubatuarra izan zen, laserra asmatzea egozten zaiona.

Ezaguna da Estatu Batuetako Patente eta Marken Bulegoarekin izandako gatazkagatik, laserrako eta erlazionatutako beste teknologia batzuen patenteak lortzeko, auzi horrek 30 urte inguru iraun zuen. Modu berean, laser fabrikatzaileak auzitara eraman zituen gero lortu zituen patenteak betearazteko.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken jaioa, Gould hiru anaietatik zaharrena zen. Gurasoak metodista aktiboak ziren elizan, baina bere burua ateo gisa aitortu zuen. Aita editorea zen, New Yorkeko Scholastic Review aldizkariaren sortzailea. Zientzietako lizentzia lortu zuen Union College-n, fisikan, non Sigma Chi kofradiako kide gisa ezarri zen, eta Yale Unibertsitateko masterra, optika eta espektroskopia espezialitateetan. 1944ko martxoa eta 1945eko urtarrila bitartean Manhattan proiektuan lan egin zuen, baina Alderdi Komunistako kide gisa egindako jardueragatik kaleratu zuten. 1949an, Gould Columbia Unibertsitatera joan zen optikan eta errotazio-espektroskopian doktoretza lortzeko. Bere gainbegiraleak, Polykarp Kusch Nobel saridunak, orduko ponpaketa optikoaren teknika hobetzen gidatu zuen. 1956an Gould-ek maser bat estimulatzeko ponpaketa optikoa erabiltzea proposatu zuen, eta haren ideia Charles Townes Nobel saridunarekin, Columbiako irakaslearekin, deliberatu zuten.. Townesek patente bat lortzeko aholkua eman zion Gouldri, eta bere lekuko izatea onartu zuen. [1]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gould-ek laserra asmatzearen benetakotasunari buruzko eztabaida, Townes eta Schawlowren aldarrikapenek areagotua, bere bizitza osoan zehar jazarri zitzaion. 1991n National Inventors Foundation Hall of Fame-n sartu zuten. Onarpen hitzaldian honakoa adierazi zuen: “ Autokritika egitea garrantzitsua dela uste dut. Funtzionatuko ez den ideia baten ezaugarri guztiak baztertu behar dituzte, edo ideia oso bat beste baten alde utzi. Gogotsu egon behar dute gauzak bizitzeko, funtzionatzen ez badute ere

Gould 2005eko irailaren 16an hil zen. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Taylor (2000), page 62
  2. «Gordon Gould, 85, Figure In Invention of the Laser» New York Times 20 de septiembre de 2005.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Taylor, Nick (2000). LASER: The inventor, the Nobel laureate, and the thirty-year patent war. New York: Simon & Schuster. ISBN 0-684-83515-0. OCLC 122973716. 
  • Brown, Kenneth (1987). Inventors at Work: Interviews with 16 Notable American Inventors. Redmond, Wash.: Tempus Books of Microsoft Press. ISBN 1-556-15042-3. OCLC 16714685. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]