Gozan no Okuribi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gozanokuribi Daimonji2.jpg
Gozan-okuribi Ho.jpg

Gozan no Okuribi (五山送り火?) edo Daimonji (大文字?) Kyotoko jaialdi bat da, O-Bon astearen bukaera markatzen duena.

Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 16an izaten da eta Kyoto inguruko mendietan suzko irudiak pizten dituzte. O-Bon astean hildako familiakoen izpirituak gure mundura etortzen dira eta Gozan no Okuribi-ko suek izpirituen lurraldera itzultzeko bidea erakusten diete.

Jatorri iluna badu ere oso aintzinakoa dela uste da. Familia zehatz batzuen ardura da suak prestatzea eta borondatezko ordu asko erabiltzen dituzte lan honetan.

Arratsaldeko zortziretan, ilundu berritan pizten dira suak mendietan, bata bestearen ondoren. Ikusteko tokirik egokiena Kyotoko jauregi inperialeko lorategietan omen da.

Suzko irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost irudi osatzen dira:

  • Daimonji (大文字): "Handia" esan nahi duen hizki txinatarra. Arratsaldeko 8:00etan pizten da.
  • Myō/Hō (妙・法): "Natura zoragarria" esan nahi duen hizki txinatarra. 8:10etan pizten da.
  • Funagata (舟形): Itsasuntzi baten irudia. 8:15etan pizten da.
  • Hidari Daimonji (左大文字): berriz ere "Handia" esan nahi duen hizki txinatarra. 8:15etan pizten da.
  • Toriigata (鳥居形): Torii baten itxurako irudia. 8:20tan pizten da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gozan no Okuribi