Grim Fandango

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Grim Fandango
Jatorria
Argitaratze-data1998
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideaCD-ROM (en) Itzuli eta deskarga digitala
Azken bertsioa1.01
Ezaugarriak
Genero artistikoaabentura grafikoa eta Neo-noirra
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, PlayStation 4, Linux, PlayStation Vita, macOS, Android eta iOS
Sarrera gailuateklatua eta ukimen-pantaila
Adin-sailkapenaPEGI 12TeenUSK 12
Irakur dezakeAndroid eta iOS
Software motoreaLucasArts adventure games (en) Itzuli eta GrimE (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tim Schafer
Ekoizpena
DiseinatzaileaTim Schafer
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaPeter McConnell (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
IMDB: tt0177822 Edit the value on Wikidata

Grim Fandango LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1998ko urriaren 30ean argitaratu zen. Konpainia honetako 3D grafikoak zituen lehenbiziko abentura grafikoa izan zen, bai eta GrimE motor eragilea erabili zuen lehenbizikoa ere, ordurarteko SCUMM motor eragilea alboratuz.

Era berean, kritikari eta erabiltzaile askoren arabera, bideo-joko honek LucasArts konpainiaren abentura grafikoen urrezko aroaren gainbeheraren mugarria izan zen, halere gaur egun kultuzko abentura grafikoa den arren.

Abentura grafiko honetako pertsonaiak Mexikoko mitologia eta herri kulturan hainerrotuak dauden hildakoen kultura eta garezurren irudiak eta José Guadalupe Posada mexikar marrazkilariaren diseinuetan oinarrituak daude.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manny Calaverak bere bizialdian izandako portaeraren erruz orain hilik dagoela heriotzaren munduan bidai agente gisa lan egitera derrigortua dago, hil berriei merezi dituzten bidai txartelak emanez. Halere, Manny sistema honetan akatsak daudela jabetuko da, eta Phillip Marlow bat bailitzan, ikertzen hasi eta ustelkeria, krimen eta gezurrez beteriko trama topatuko du. Guzti hau zinema beltzeko filmetan ohikoa den femme fatale edo emakume erakargarri baina arriskutsuarekin, Mercedes Colomar.

Joko osoan zehar Mexikon usadiozko jaieguna den Hildakoen Eguna da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]