Gu ta gutarrak: jai school

Wikipedia, Entziklopedia askea
GTG Jai School
Deskribapena
AtalakDenboraldi bat
Produkzioa
Iraupena60 min. gutxi gorabehera
Katea ETB1


Gu ta gutarrak: jai school (edo GTG Jai School) ETB1 telebista kateko saio bat zen, Gu ta gutarrak saioaren spin off bat. Programa 2016ko urtarrilaren 18an estreinatu zen, eta Julen Telleriak aurkeztu zuen. Saioak Euskal Herriko zenbait institututan zein Miramongo platoan zuen leku. Programa honen helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako institutuak lehian jarri eta Euskal Herriko institutu onena zein den jakitea zen.

Gu ta gutarrak saioko kuxkuxero (Amaia Puertas, Nakor Markez, Egoitz Txurruka "Txurru" eta Irantzu Berasaluze) eta lehiakide ohiak ere parte hartu zuten saio honetan, Euskal Herriko insitutu batzuetako 4. DBH-ko ikasleekin batera (15-16 urte inguruko gazteak).

Ingeleraz, high schoolek institutu esan nahi du. Euskaraz, lehenengo hitz hori jai (festa) bezala ahoskatzen da. Programa honetako titulua hitz joko horretatik dator (jai school); euskaraz, "eskola-festa". 21:15etatik aurrera, astelehenetik ostegunera emititzen zen gazteei zuzendutako programa hau.

Mekanika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gu ta gutarrak saioaren esentzia galdu gabe, GTG Jai School programak Euskal Herriko institutu jatorrena bilatzea zuen helburu. 4. DBH-ko ikasleek hartu zuten parte saioan, eta institutu irabazleak 3.000 euroko txekea jaso zuen, ikasturte bukaerako bidairako diru-laguntza bezala. Astero 4 institutuk parte hartu zuten, lehenengo bi egunetan 2 ikastetxek (astelehena eta asteartea), eta hurrengo bi egunetan beste bi zentrok (asteazkena eta osteguna). Guztira 24 institutuk hartu zuten parte, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba edota Nafarroakoak.

Gu ta gutarrak: jai schoolen ez zegoen lehiakideen arteko bizikidetzarik; hala ere, saioko probak eta lehiaketa ezberdinak garrantzi handia izan zuten. Parte hartzen zituzten institutuek ateak irekitzen zizkieten GTG Jai School saioko kamerei; eta horrela, bertako ikasle, irakasle eta bizitza ezagutu zezaketen ikusleek.

Ondoren, institutuetako ikasleak Miramongo platoan trebetasun zein adimen probak egiten zituzten, eta institutu bakoitzak lortzen zituen puntuen arabera ranking bat egiten zen. Denboraldiaren bukaeran puntu gehien jaso zituen institutua izan zen saioaren irabazlea. Zentro bakoitzetik 5 ikaslek hartu zuten parte lehiaketan, eta institutu bakoitzak gutar ohi bat zuen kapitain bezala, probetan laguntzeko.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julen Telleria. (2016) Lehiaketako platoan aurkezle lanetan aritzen da.

Beste aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Virginia Maraña. (2016) Lehiaketako platoan egiten diren probak aurkezten ditu, eta ikasleen casting-a egiten laguntzen du.
  • Ihintza Irizar. (2016) Lehiaketako platoan egiten diren probak aurkezten ditu, eta ikasleen casting-a egiten laguntzen du.
  • Olaia Rueda. (2016) Lehiaketako platoan egiten diren probak aurkezten ditu.

Gutarlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amaia Puertas. (2016) Institutuak bisitatu, casting-a egin eta probetarako prestatzen ditu ikasleak.
  • Nakor Markez. (2016) Institutuak bisitatu, casting-a egin eta probetarako prestatzen ditu ikasleak.

Kuxkuxeroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egoitz Txurruka "Txurru". (2016) Platoan lehiakideei buruzko iritziak eman eta institutuei puntu batzuk banatzen dizkie.
  • Irantzu Berasaluze. (2016) Platoan lehiakideei buruzko iritziak eman eta institutuei puntu batzuk banatzen dizkie.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]