Gustav Philipp Zwinger

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gustav Philipp Zwinger (Nurenberg, 1779eko urtarrilaren 3a - Ibidem 1819eko urtarrilaren 15a), alemaniar margolaria izan zen. Sigmund Zwinger (1744-1813) margolari eta grabatzailearen semea eta ikaslea izan zen. Gustavek ikasketak Vienan egin zituen Heinrich Fügeren eskutik eta jaioterrira itzultzean bertako Arte Eskolako irakasle eta zuzendari izan zen. Olioz eta akuarelaz aritzen zen eta liburu batzuen ilustrazioak ere egin zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honek "Zwinger, Gustav Philipp" Bryan´s of Painters and Engravers liburuko informazioa du; Michael Bryan idatzia, Robert Edmund Gravess  eta Sir Walter Armstrong-ek argitaratua,  1886-1889ko argitalpen gaur egun domeinu publikoa.