Héctor Scotta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Héctor Scotta

Bizitza
JaiotzaSan Justo (en) Itzuli1950eko irailaren 27a (73 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Unión de Santa Fe1970 / 1970239
Club Atlético San Lorenzo de Almagro1971 / 1976
Argentinako futbol selekzio nazionala1971 / 197475
Sevilla Fútbol Club1976 / 1980
Fitxategi:Grêmio FB Porto-Alegrense.svg Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense1976 / 1976
Club Atlético San Lorenzo de Almagro1979 / 1979
Ferro Carril Oeste1980 / 1980101
Club Atlético San Lorenzo de Almagro1981 / 1981226140
Boca Juniors1982 / 1982122
Club Atlético Nueva Chicago1983 / 1983
Club Atletico All Boys1984 / 1985
Deportivo Armenio1986 / 1986
Club Atlético Nueva Chicago1986 / 19861814
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua74 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Héctor Horacio Leonel Scotta Guigo, ezizenez "Gringo" Scotta (San Justo, Santa Fe, 1950eko irailaren 27a-) futbolari ohi argentinarra da, bere herrialdeko 11 taldetan eta Espainiako Sevillan aritu zena.

1975ean 60 gol sartu zituen Argentinako Ligan, oraindik gainditu ez den errekorra[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unión Santa Fe taldeko harrobian hasi eta 1970ean egin zuen debuta Argentinako Lehen mailan. 23 partidutan 9 gol sartu zituen. 1971ean San Lorenzo de Almagrok fitxatu zuen eta bost urte egin zituen bertan. 1975ean 60 gol sartu zituen ligan eta 1939ko Arsenio Erico uruguaitarraren 47 goletako errekorra gainditu zuen[2]. 2023an oraindik gainditu gabeko errekorra da.

Errekor honi esker Argentinako selekzioaren deia jaso zuen eta 1976an Brasilgo Grêmiora joan zen baina berehala Sevillak fitxatu zuen. Lau denboraldi egin zituen Espainian eta Ligako 101 partidatan 53 gol sartu zituen eta beste 13 Kopan (19 partidatan)[3].

1980an Argentinara itzuli zen, Club Ferro Carril Oestera hain zuzen ere. Hurrengo urtean San Lorenzo de Almagrora itzuli zen, taldea larri baitzebilen, baina denboraldiaren amaieran jeitsi egin zen. Hurrengo sei hilabetetan libre egon ondoren Boca Juniorsera joan zen bigarren denboraldi zatirako. Ordutik aurrera bigarren mailako hainbat taldetan aritu zen, urtebete bakoiztean, 1988an erretiratu zen arte[4].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urtea/k
Argentina Unión de Santa Fe 1970
Argentina San Lorenzo de Almagro 1971-1976
Brasil Grêmio Porto Alegrense 1976
Espainia Sevilla 1976-1980
Argentina Ferro Carril Oeste 1980
Argentina San Lorenzo de Almagro 1981
Argentina Boca Juniors 1982
Argentina Deportivo Armenio 1983-1984
Argentina All Boys 1985
Argentina Nueva Chicago 1986
Argentina Villa Dálmine 1987
Argentina San Miguel 1987-1988
Argentina Estudiantes de Caseros 1988

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2017-12-26). «Héctor Horacio Scotta, el récord argentino: 60 goles en 1975» Clarín (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. (Gaztelaniaz) «1975. Erico con Scotta, diálogo de gol» El Gráfico (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  3. (Gaztelaniaz) mdzol.com. «Sevilla recuerda con cariño el último gol del Gringo Scotta, 40 años después» MdzOnline (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  4. Hernan. (2018-02-25). «Futbolistas: Hector Horacio Scotta» Futbolistas (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]