Sevilla Fútbol Club
| Sorrera | 1905 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | Ramón Sánchez Pizjuán (Edukiera: 45.500) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | La Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2012-13 | La Liga, 9. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Sevilla Fútbol Club Espainiako futbol talderik nabarmenetarikoa da, 1905ean Sevillan sortutakoa eta lehen mailan jokatzen duena.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Sorrera [aldatu]
XIX mendearen amaieran hainbat futbol talde zeuden Sevillan. Jakina da esate baterako Huelva Recreation Clubaren aurka 1890an talde sevikllar batek jokatu zuela. Garai hartako kluben artean 1905an Sociedad de Foot Ball sortu zen, gerora Sevilla Fútbol Club bihurtuko zena. Garai hartako talde guztien artean mantentzen den bakarra da.
1907an taldean banaketa izan zen eta taldea utzi zutenek Betis Football Club eratu zuten. Garai hortan bazen hirugarren talde bat ere Sevilla Balompié. Azken bi talde hauek bat egin zuten 1914ean Real Betis Balompié eratuz. Ordutik aurrera hau izan da Sevillaren etsai amorratua.
Andaluziako Kopan nagusitasun handia erakutsi zuen urte haietan, baina Estatu mailan ez zuen emaitza aipagarririk izan.
Lehenengo titulu garrantzitsuak [aldatu]
Espainaiko Liga eratzearekin batera taldearen maila hobetuz joan zen, batez ere 1932an Ramón Sánchez-Pizjuán presidente bihurtzean. 1934ean lehen mailara igotzea lortu zuten eta lehenengo tituluak iritsi ziren; 3 Kopa (1935, 1939 eta 1948) eta 1945-46ko Liga, momentuz lortu duten liga bakarra. Ramón Encinas zen entrenatzailea eta jokalari aipagarrienak aldiz Busto, Joaquín, Villalonga, Alconero, Félix (Antúnez), Eguiluz, López, Arza, Araujo, Herrera eta Campos.
50. hamarkadan ere talde garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Helenio Herrera entrenatzaile zuela Ligako lehen 5 postuetan bukatzen zuen urtero. 1957an bigarren ere egin zuen eta Europako Kopan parte hartu zuen. 1956an Ramón Sánchez-Pizjuán presidente-ohia hil zen.
Krisia 1960-1975 [aldatu]
60. hamarkada hastearekin batera diru arazoak azaldu ziren eta jokalari onenak saltzeari ekin zion. Honen ondorioz 1968an maila galdu zuen urte beterako baino izan ez zen arren. 1969/70 urterako Max Merkel entrenatzaile austriarra fitxatu zuen, bere teknika gogorrengatik "Mister Látigo" ezizena eman zitzaiona eta Ligako hirugarren postua eskuratu zuen. Krisia baina ez zegoen gainditurik, ezta gutxiago ere, eta 1973an berriz jaitsi zen bigarren mailara.
80 eta 90 hamarkadak [aldatu]
80. hamarkada lehen mailan hasi zuen eta Miguel Muñoz entrenatzailearekin UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen bi urtez jarraian. Belaunaldi berri bat azaldu zen Buyo, Francisco eta Pintinho izanik jokalari izarrak. Hamarkadaren bukaeran Dasáyev eta Polster izan zituen eta 1992/93 denboraldian Maradona bera ere artu zen taldean. Emaitzak hala ere ez ziren ikusgarriak izan, UEFArako sailkapen batzuk baino ez.
Gastaturiko diruak krisi berri bat abiarazi zuen eta 1997 eta 2001 artean bigarren mailan bi aldiz egon zen.
XXI mendea: Europako tituluak [aldatu]
2002an José María del Nido presidente izendatu zuten eta taldearen aro berria hasi zen. 2005ean ehungarren urte urrena zela eta diru asko inbertitu zen eta denboraldi hartan UEFA Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen. Hurrengo urtean berriz irabazi zuen UEFA Kopa. Urte hauetan Ligarik irabazterik lortu ez bazuen ere Erregearen Kopan bi aldiz nagusitu zen 2007an eta 2010an.
Azken denboraldiak oso gorabeheratsuak izan ditu eta 2012 eta 2013ko ligetan 9. postuan bukatu du.
Irabazitako txapelketak [aldatu]
Espainiako txapelketak: 7 [aldatu]
1945/46
1935, 1939, 1948, 2007, 2010
2007
Andaluziako txapelketak: 17 [aldatu]
- Andaluziako Kopa: 17
1916/17, 1918/19, 1919/20, 1920/21, 1921/22, 1922/23, 1923/24, 1924/25, 1925/26, 1926/27, 1928/29, 1929/30, 1930/31, 1931/32, 1935/36, 1938/39 eta 1939/40
Nazioarteko txapelketak: 3 [aldatu]
2006
- UEFA Kopa: 2
2005/06, 2006/07
Jokalari ezagunak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Taldearen webgune ofiziala
| Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |