Hallux valgus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hallux valgus duten oinen erradiografia.
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hallux valgus, edo ohiko hizkeran juanikotea edo tipula, behatz lodiaren desbideratze bat da, erdi lerrotik kanpo, konkortxo bat ere agertzen delarik metatartso-falangiar artikulazioan, exostosi izena hartzen duena. Oro har, nerabeetan agertzen da, sarriago emakumeetan, eta, oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuk deformazio hau aurretik jasan izana.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juanikoteak, bursiti kroniko bat dira, oinaren lehen metatartso-hezurreko, urruneko muturreko barne aurpegian gertatzen dena. Denborarekin eta tratamendurik gabe, aldaketak gertatzen dira deformazio hau jasaten duen hezur egituran, deformazio honen hain adierazgarria den konkorra agertzen hastea eragiten duena, metatartso-hezurrekin artikulatzen den oineko hatzaren desbideratzearekin. Sarri, hatza mailu eran eragiten du lesioa, hatz bereko falangea hartzeko bezain hurbil baldin badago. Deformaturiko hatza eta bere ondoko hatzen arteko elkar igurzketa eta zapatekin duen igurzketak, maskurrak eratzen ditu.

Zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixoak, hezur deformazio bat aurkezten du, zapaten egitura aldatzen duena, eta, denborarekin, honek deformazioaren posizioa hartzen du. Gaixoa minez kexatzen da, zapatek eragindako presio eta igurzketagatik, eta hatzaren lerrokaduraren galtzeagatik beste hatzekiko. Hezur deformazioak, zati bigunen hantura eragiten du, eta, batzuetan, infekzioak gerta daitezke. Gainera, oro har, beste alterazio batzuekin batera agertzen da, hatza mailu eran adibidez, mina eragiten dutenak.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa, oinaren erradiografiekin baieztatzen da. Erradiografia hauek, aurretik atzealderako proiekzioan egiten dira. Bertan garbi ikusten da hatzaren desbideratzea, eta desbideratze hau noraino heltzen den. Gainera, artrosia ere ikus daiteke edo hezur sesamoideoen azpirtetea.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako tratamendua, prebentziozkoa da. Nerabea, hasieran, ez da minez kexatzen, eta, beraz, diagnostikoa medikuaren aurkikuntza bat da. Kontsultaren arrazoia, deformazioa bakarrik izan daiteke. Garrantzitsua da beste senideren batzuk deformazio berbera jasaten ari diren edo jasan duten esatea, batzuetan, gaixotasun erreumatikoarekin lotzen baita. Zapata zabalak erabili beharko dira, mutur borobilekoak, hatzean presiorik eragiten ez duena (ez dira mutur zorrotzeko zapatak erabili behar). Deformazioa oso serioa baldin bada, gauean erabiltzeko zuzengarriak gomenda daitezke. Neurri hauek, gaixotasunaren jarraipena geratu baino ez dute egiten, baina deformazioak hor jarraitzen du. Neurri hauek hartuta ere, deformazioa areagotu egiten bada, tratamendu kirurgikoa gomendagarria da. Juanikotea kentzeak, deformazioa jasan duen hatzaren mugikortasuna hobetu behar du, baita neurri handi batean deformazio honi lotuta doan mina jaitsi ere.

Aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ume txikietan, oineko lehen hatzaren bigarren falangea kanpoalderantz desbideratuta ikus daiteke, metatartsiar-falangiar artikulazioaren deformazio gabe. Kasu honetan, falangearteko hallux valgusaz hitz egiten da. Bere jatorria, ume nagusiagoek eta nerabeek jasaten dutenaren ezberdina da eta, ohi, jaiotzazkoa da. Ez dute minik. Kasu hauetan tratamendua beti izaten da kirurgikoa, alterazioa konpontzen ez bada, denborarekin hezur deformazioa agertuko baita, horrek, zapaten presio eta igurzketa dakarrelarik, eta, ondoren, hatzeko artikulazioko artrosia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hallux valgus Aldatu lotura Wikidatan