Metatartso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metatartso-hezurrak (gris ilunez)
Oineko hezurrak. Alboko ikuspegia

Metatartsoa bost hezurrez osatua dago, metatartso-hezurrak izenekoak (Ossa metatarsila), oinaren erdialdeko aurpegitik zenbatzen direnak.

Metatartso-hezurrak, luzeak dira, hiru aurpegidun hiruki formako gorputz prismatiko batez osatuak, goikoak eta albokoak, eta bi muturrekoak, aurrekoa eta atzekoa. Azken honek, bost aurpegi ditu, horietatik hiru artikularrak direnak (1.a eta 5.a salbu, azken honek bi bakarrik baititu).

Lehen metatartso-hezurra, besteak baino labur eta gogorragoa da. Bigarrena, luzeena da. Metatartso-hezur bakoitzak hurbileko oinarri bat, gorputz bat eta urruneko buru bat du. Metatartso-hezur bakoitzaren oinarria, tamaina handieneko hurbileko muturra da. Euren oinarriak hezur kuneiformearekin eta kuboidearekin artikulatzen dira, eta buruak, hurbileko oineko falangeekin.

Atzealdeko muturretik, batzuk besteekin eta tartsoko bigarren ilarako hezurrekin artikulatzen dira: 1a, lehen ziriarekin, 2a bigarren ziriarekin, 3a, hirugarren ziriarekin, eta, 4a eta 5a, kuboidearekin. Aurrealdeko muturrean, berriz, eurei dagokien hezurretako falangeekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metatartso Aldatu lotura Wikidatan