Juanikote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hallux abducto valgus
Deskribapena
Motafoot deformity (en) Itzuli
EspezialitateaErreumatologia
podiatry (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM20.1
GNS-9-MK727.1
GNS-10M20.1
GNS-9727.1
DiseasesDB5604
MedlinePlus001231
eMedicineorthoped/467
MeSHD006215D006215
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Juanikotea edo tipula, latinez hallux abducto valgus, behatz lodiaren lehenbiziko metatartsoko koskor irregularra da, metatartso-falange artikulazioko hezurra loditzearen ondorioz agertzen dena.[1]. Nerabeetan azaltzen da, sarriago emakumeetan, eta oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuek deformazio hau aurretik jasan izana.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juanikotea, burtsitis kroniko bat da, oinaren lehen metatartso-hezurreko, urruneko muturreko barne aurpegian gertatzen dena. Denborarekin eta tratamendurik gabe, aldaketak gertatzen dira deformazio hau jasaten duen hezur egituran, deformazio honen hain adierazgarria den konkorra agertzen hastea eragiten duena, metatartso-hezurrekin artikulatzen den oineko hatzaren desbideratzearekin. Sarri, mailu gisako behatza eragiten du lesioa, hatz bereko falangea hartzeko bezain hurbil baldin badago. Deformaturiko hatza eta bere ondoko hatzen arteko elkar igurzketa eta zapatekin duen igurzketak, maskurrak eratzen ditu.

Zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixoak, hezur deformazio bat aurkezten du, zapaten egitura aldatzen duena, eta, denborarekin, honek deformazioaren posizioa hartzen du. Gaixoa minez kexatzen da, zapatek eragindako presio eta igurzketagatik, eta hatzaren lerrokaduraren galtzeagatik beste hatzekiko. Hezur deformazioak, zati bigunen hantura eragiten du, eta, batzuetan, infekzioak gerta daitezke. Gainera, oro har, beste alterazio batzuekin batera agertzen da, hatza mailu eran adibidez, mina eragiten dutenak.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa, oinaren erradiografiekin baieztatzen da. Erradiografia hauek, aurretik atzealderako proiekzioan egiten dira. Bertan garbi ikusten da hatzaren desbideratzea, eta desbideratze hau noraino heltzen den. Gainera, artrosia ere ikus daiteke edo hezur sesamoideoen azpirtetea.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

lehenago eta tratamendu kirurgikoaren ondoren

Hasierako tratamendua, prebentziozkoa da. Nerabea, hasieran, ez da minez kexatzen, eta, beraz, diagnostikoa medikuaren aurkikuntza bat da. Kontsultaren arrazoia, deformazioa bakarrik izan daiteke. Garrantzitsua da beste senideren batzuk deformazio berbera jasaten ari diren edo jasan duten esatea, batzuetan, gaixotasun erreumatikoarekin lotzen baita. Zapata zabalak erabili beharko dira, mutur biribilekoak, hatzean presiorik eragiten ez duena (ez dira mutur zorrotzeko zapatak erabili behar). Deformazioa oso serioa baldin bada, gauean erabiltzeko zuzengarriak gomenda daitezke. Neurri hauek, gaixotasunaren jarraipena geratu baino ez dute egiten, baina deformazioak hor jarraitzen du. Neurri hauek hartuta ere, deformazioa areagotu egiten bada, tratamendu kirurgikoa gomendagarria da. Juanikotea kentzeak, deformazioa jasan duen hatzaren mugikortasuna hobetu behar du, baita neurri handi batean deformazio honi lotuta doan mina jaitsi ere.

Aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ume txikietan, oineko lehen hatzaren bigarren falangea kanpoalderantz desbideratuta ikus daiteke, metatartsiar-falangiar artikulazioaren deformazio gabe. Kasu honetan, falangearteko hallux valgusaz hitz egiten da. Bere jatorria, ume nagusiagoek eta nerabeek jasaten dutenaren ezberdina da eta, ohi, jaiotzazkoa da. Ez dute minik. Kasu hauetan tratamendua beti izaten da kirurgikoa, alterazioa konpontzen ez bada, denborarekin hezur deformazioa agertuko baita, horrek, zapaten presio eta igurzketa dakarrelarik, eta, ondoren, hatzeko artikulazioko artrosia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juanikote. zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]