Haloklastismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gatzen kristalizazioa granitozko aska batean (Campomoro-Senetosa, Korsika)

Haloklastismoa gatzen hazkuntzak eragindako meteorizazio edo erosio fenomeno bat da. Mikroeskalan zein makroeskalan eragiten du, eta beste erosio prozesuak ez bezala, besteak baino lokalizatuagoa da (adb: itsas bazterrean edo basamortuetan). Honako prozesu hau jarraitzen du:

1.- Ur gazia (itsasoko ura edo mineraletan aberatsa den arroka batekin kontaktuan egon ondoren gazitutako ura) haitzaren arrakaletan sartzen da.

2.- Ura lurrundu egiten da gatza prezipitatuz.

3.- Gatzek aireko hezetasuna hartzen dute (hidroskopikoak baitira) eta krioklastismoaren kasuan bezala, hanpatu egiten dira.

4.- Gatzen bolumen handitze horrek presioa sortzen du arrokaren barnean, eta apurtu egiten da.

Aireko H2O molekulak harrapatzeko gaitasuna duten gatz hauei ebaporita deitzen zaie. Ebaporitak dira, adibidez, kloruroak (NaCl edo Halita -sukaldeko gatza-) eta sulfatoak (CaSO4 edo sulfato kaltzikoa -igeltsua-).