Korsika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Korsika


Corsica
Corse

Ez da estatua
Korsikako bandera
Bandera
Korsikako armarria
Armarria
Ereserkia: Dìu vi salvi Regina'
Europe location Corsica.png
Korsika
Hiriburua Aiacciu/Ajaccio
Hiri nagusiak Corti/Corte, Aiacciu/Ajaccio, Bastìa/Bastia, Sartè/Sartène, Calvi, Purtivechju/Porto-Vecchio, , L'Ìsula/L'Île-Rousse, Bunifaziu/Bonifacio, Prupià/Propriano eta Aleria/Aléria
Administrazioa Frantzia
Eremua 8.680 km²
Biztanleria 302.000 (2008)
Dentsitatea 34,79 biztanle/km²
Administrazioa Frantzia
Gobernua Korsikako Agintaritza Kontseilua
Burua Paul Giacobbi (PRG)
Dirua euroa
Herritarra Korsikar
Hizkuntza(k) korsikera eta frantsesa
Ofiziala(k) frantsesa
Korsikako webgunea

Korsika[1][2] (korsikeraz Corsica, frantsesez Corse) Mediterraneoan, Tirreniar itsasoaren mendebaldera, Sardinia uhartearen iparraldera, kokaturiko uhartea da.

8.680 km²-ko hedadura du eta 260.196 biztanle (1999). 1768tik Frantziaren zatia da. Administratiboki, Korsikak "Lurralde Kolektibitatea" (collectivité territoriale) osatzen du, bi departamenduk osatua: Hego Korsika eta Korsika Garaia.

Hiriburua Ajaccio da.

Ikur nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Korsikako historia

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genovaren lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikak 8.680 km2-ko azalera du. Uhartea Frantziako Kosta Urdinetik 200 kilometro ingurura dago, Italiako Toskana eskualdearen mendebaldean eta Sardinia uhartearen iparraldean. Uharteko paisaia basoz betea eta menditsua da, hegoaldeko kostaldean Bonifacioko itsasartean itsaslabar ugari daudelarik.

Korsikako NASAren satelite bidezko irudia.

Korsika eta Sardinia mikro-plaka kontinental batean daude, Frantzia eta Italiatik banaturik, plaka honek "korsikar-sardiniar blokea" izena daramalarik.

Antzinako greziarrek Mediterraneo itsasoko uharte honi Kallisté (“Ederrena”) izenaz izendatzen zuten. Gaur egun, Korsikaren ezizena “Edertasunaren Uhartea” da. Mila kilometru inguru dituen bere kostaldeari esker (horietako 300 kilometro hondar finezko hondartzez osatua), Korsika itsas kirol zaletuen, urpekarien eta itsas zaletuen helmuga ospetsua da. Gainera, XX. mendearen hasieran, hainbat bisitariek Mediterraneoko ohiko uharte idorretatik ezberdindu nahirik, Korsikari Uharte Berdea ezizena ipini ziote. Eta zinez, nahiz eta Korsika Hegoaldeko Europan eta isolaturik egon, inguruko uharteekin parekatuz gero uharte orlegia da.

Datuei dagokionez, Korsikak bere lekurik luzeenan 183 kilometro eta lekurik zabalenean 83 kilometro zabal ditu. Denera 1.000 kilometro inguruko kostaldea eta 200 hondartza dituelarik.

Korsikaren izakera menditsua dela eta, mendi ugari daude, horien artean garaiena Monte Cinto (2.706 metro) mendia delarik. Bestalde, 2.000 metro baino gehiagoko garaiera duten beste 20 mendi ere badaude. Mendiak uhartearen azaleraren 2/3 dira, mendilerro bakar bat osatzen dutelarik.

Basoei dagokionez, 8.682 km²-ko azalera osatzen dute, hots, uhartearen 1/5a. Gainera, horietako 3.500 km² natur erreserba dira.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ajaccio: 52.880 biztanle (1999).
  2. Bastia: 37.884.
  3. Portivechju/Porto-Vecchio: 10.326.
  4. Corti/Corte: 6.329.
  5. Sartè/Sartène: 3.410.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Korsikar

1998ko erroldaren arabera korsikar biztanleriaren %87,1ak frantziar nazionalitatea zuen, eta gainontzeko %10a (26,018 biztanle) Frantziatik kanpo jaiotakoa zen. Bertako etorkinen gehiengoa Magreb eskualdekoa zen, bereziki marokoarrak (etorkinen %41,9a), baina italiarak (%18,7) eta portugaldarrak (%12,3%) ere bazeuden.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikan korsikera, frantsesa eta, iparraldeko uharte eta zonalde batzuetan, dialekto liguriarrak mintzatzen dira.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canta U Populu Corsu eta I Muvrini aipagarriak dira folk musikaren arloan.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korsika Aldatu lotura Wikidatan