Hammurabi Kodea
Wikipedia(e)tik
Hammurabi kodea lezagutzen den lege bilduma zahar eta osoena da, K. a. 1760an Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak erresuma gobernatzeko lege kodea idatzia. Arauez osatutako kodea da, geroko kodeentzako eredu izan zuena, oso garrantzitsua suertatu zen dokumentu hau Mesopotamiako gizartea ikertzeko. Bere heriotzaren ondoren anarkia ezarri zen urte batzutan, pertsonai ezezagun batzuk tronuarengatik borrokan aritu ziren eta.
Lehendik bildutako legeak Ur-Nammu Kodea (Urko erregea, K. a. 2050), Eshnunna Kodea (K. a. 1930) eta Lipit-Ishtar Kodea (Isin, K. a. 1870) dira.
[aldatu] Zutarria
Zutarria basaltozkoa da eta goialdean babiloniar jainko bat agertzen da (agian Marduk edo Shamash), Babiloniako erregea jainkoaren aurrean aurkezten, eskua ahoan duela begirunea adierazteko. Arauen testuak behealde eta atzealde osoa hartzen ditu, idazkera kuneiformez idatzia.
[aldatu] Edukia
Kodeko artikuluek eguneroko bizitzako hainbat arau ezartzen ditu. Batez ere honakoak arautzen ditu:
- gizartearen hierarkia: hiru talde auarutuz (gizon askeak, mendekoak eta esklaboak
- gizarte babesa: esklabo bat ez da inoiz emazte eta seme-alaben gazteengandik banatu behar
- soldatak: egindako lanaren araberakoak dira
- sendagileak: sendagileen ordain saria gaixoaren araberakoa da, berau askea edo esklaboa den arabera
- laneko betebeharra: arkitekto batek etxe bat eraiki eta honek lurra jotzen badu bertakoak hilaraziz, arkitektoak heriotza zigorra jasoko du
- justiziaren jarraibideak: justizia epaimahaiek egiten dute eta erregerengana eraman daiteke auzia, epaiak idatzi egingo dira
- zigorrak: delitu eta krimenaren arabera sailkatuak daude, oinarria Talionen legea izanik

