Susa (hiria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Susa
شوش
Royal City and Acropolis Tepes.jpg
Erregeen egoitza eta akropolisa
Susa (hiria) non dagoen adierazten duen Iran-ko/-go/-eko mapa
Lekua Shush, Khuzestan, Iran
Eskualdea Zagros mendiak
Koordenatuak 32°11′26″N 48°15′28″E / 32.19056°N 48.25778°E / 32.19056; 48.25778
Historia
Sorrera K. a. 4000
Uztea K. a. 1218
Artikulu hau persiar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Susa (argipena)».

Susa[1] (persieraz: شوش‎, Shush, ʃuʃ ahoskatua; antzinako grezieraz: Σοῦσα, ˈsuːsa ahoskatua; asirieraz: ܫܘܫ, Shush; antzinako persieraz: Çūšā; Bibliaren hebreeraz: שׁוּשָׁן, Shushān) Elamitar, Persiar eta Partiar inperioen antzinako hiri bat zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera zegoena, gaur egungo Irango hego-mendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago gaur egungo hiri bat bere izenetik eratorria (Shush), gertu.

Susa, eskualdeko finkatze antzinakoenetako bat da, ziur aski K. a. 4000an sortua izan zen. Beranduago Elamitar Inperioaren hiriburu bihurtuko zen. Bere izena bere lengoaiatik dator, forma anitzetan idazten zen (Šušan, Šušun, etab...) eta, dirudienez, Susən ahoskatzen zen. Šušan babiloniar eta asiriar inperioek inbaditu zuten kanpaina bortitzetan. Babiloniar konkistaren ondoren, izena ez zen behar bezala interpretatu eta Šušan (lilia) hitz semitarrekin lotua izan zen.

Beharbada, jada Ziro II.aren erregealditik (K. a. 559-K. a. 529) Susak, Persiar Inperioaren hiriburuetako bat bezala funtzionatu zuen. Aldi berean, izena eman zion satrapiaren hiriburua ere izan zen, Susiana alegia.

Susatik abiatuko zen Xerxes I.a K. a. 481eko udan, Kritaliarantz, Kapadozian, Grezia konkistatzeko.

Alexandro Handiak konkistatu zuen K. a. 331n.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Susa (hiria) Aldatu lotura Wikidatan