Hanezu
Hanezu | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Naomi Kawase |
Gidoigilea(k) | Naomi Kawase |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Naomi Kawase |
Argazki-zuzendaria | Naomi Kawase |
hanezu.com | |
Hanezu ( japonieraz: 朱花の月, transliterazio literalean Hanezu no tsuki ) Naomi Kawasek zuzendutako 2011ko drama japoniarra da, Masako Bando idazlearen eleberri batean oinarrituta. Izenburuak antzinako japoniar hitz bat da, gorrixkaren aldaera bat, Man'yōshū VIII. mendeko poesia bildumatik hartua. Filma lehiatu eta estreinatu egin zen Cannesko 2011ko Zinema Jaialdian.
Nekazari ingurune batean gertatzen da istorioa, gero eta haur eta gazte gutxiago dagoen toki batean (Nara eskualdean hain zuzen, Kawase zuzendariaren jatorrizko eskualdean). Bakardadearen presioa sentitzen dute protagonistek, bikotea aurkitu eta seme-alabak edukitzekoa; eta baita ere iraganaren zama. Triangelu batean ikusiko dugu hori islatua, senar-emazte batzuk, eta beste gizon gazte bat[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ekialde. «Hanezu no Tsuki» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).