Hangzhou badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Badia eta zubiarem ibilbidea zehazten duen mapa.

Hangzhou badia (txinera tradizionalez: 杭州灣; txinera sinplifikatuz: 杭州湾; pinyineraz: Hángzhōu Wān), Ekialdeko Txinako itsasoaren mendebaldean dagoen badia da, Zhejiang probintzia eta Shanghai udaltasunaren artean.

[aldatu] Kokapena

Hangzhou badia, Txinako Herri Errepublikaren erdialde-ekialdean dago, iparraldean Shanghai udaltasuna dago eta hegoaldean Zhenjiang probintzia. Mendebaldeko muturrean, badiari izena ematen dion Hangzhou hiria dago.

Qiantang ibaia badian isurtzen ditu bere urak.

[aldatu] Hangzhou Badiako zubia

Sakontzeko, irakurri: Hangzhou Badiako zubia

Badia iparraldetik hegoaldera zeharkatuz, Hangzhou badiako zubia dago, 2007ko ekainaren 14ean bi aldeak bat egin, eta 2008ko maiatzaren 1ean zabaldu zuten. Munduan dagoen bigarren zubirik luzeena da eta Zhejiang ekialde eta Shanghai hiriaren arteko distantzia 400 kilometrotik 80 kilometrora murrizten du.

[aldatu] Ikus, gainera


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak