Shanghai

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shanghai

Txina
Izena
Ofiziala
Jatorria




上海 (Shànghǎi) 市 (shì)
- 上 shàng - gain
- 海 hǎi - itsaso
- 市 shì - hiri
- itsaso gaineko (ertzeko) hiria
Koordenatuak
Azalera
Biztanleria

Dentsitatea

31°10′I - 121°28′E
6.340,5 km²
17.420.000 (2004)

2.750 bizt/km²

Antolaketa
Administrazioa
Alkatea

udalerria
Han Zheng
Ordu eremua UTC+8
Postakodea
Barruti kodea
200000 - 202100
+86/21
www.shanghai.gov.cn

Shanghai (txinera sinplifikatuz: 上海, pinyineraz: Shànghăi), Txinako hiririk handiena da. Yangtzeko deltaren hegoaldean kokatua dago. Hirigunea Huangpu ibaiaren bi alboetan zehar hedatzen da.

Administrazioari dagokionez, Shangai Txinako lau hendetsuenetako bat da, guztiak Txinako gobernu zentralak administratuak. Shangai Txinako hiriburu ekonomikoa da eta munduko portu nagusia. Udalerriak 6.340 Km2-ko azalera du eta 17 milioi biztanle (2004); haietako hamar bat milioi hirigunean bizi dira.

Txinako beste hiri batzuk baino beranduago garatzen hasi bazen ere, gaur egun Guangzhou edo Shenzhen hirien aurretik dago eta pixkanaka Hong Kongen mailara iristen ari da.

Eduki-taula

[aldatu] Sailkapen Administratiboa

Hiria 18 barrutiz eta konderri batez osatuta dago. Barrutiotako bederatzi "Puxi"-ko zonaldean daude, hiriko alde zaharrean, Huangpu ibaiaren hegoaldean. Erdialdeko gune finantzieroa Hongqiao eta Bundeko guneetan biltzen da Huangpu barrutian eta Lujiazuiko gunea Pudongen.

Huangpu barrutian ere hiriko merkatari eta denda gune nagusia dago, Nanjing kalean. Aintzina saltzaile behartsuak biltzen ziren han baina gaur egun multinazionalek eta luxuzko dendek egoitzak dituzte.

Erdialdeko barrutiak honakoak dira:

Shanghaiko planoa
Shanghaiko planoa

Horrez gain, kanpoaldeko barrutien artean, beste zortziok daude:

[aldatu] Pudong-eko barrutia:

Pudong Bundetik ikusia
Pudong Bundetik ikusia

Shangaiko alde berrian kokatua da. 1990eko hamarkadararte ez zen garatu. Gaur egun,Txinako gune ekonomiko nagusia da eta dozenaka etxeorratz eta etorbide zabal eraikitzen ari dira. 1992. urtea arte, Chuansha konderri izena izan zuen.

[aldatu] Chongming irlan:

Yangtze ibaiaren erdian dauden hiru uharteren multzoa da. Gaur, Shanghain geratzen den konderri bakarra da. Nekazal gunea da, hainbat ortu eta etxebizitza zahar biltzen ditu oraindik ere. Chong Ming-eko Parke Naturala bertan dago.

[aldatu] Historia

Bund-a Jing Mao dorretik ikusita.
Bund-a Jing Mao dorretik ikusita.
Pudong-en bista orokorra.
Pudong-en bista orokorra.

Shangai, Han dinastiaren garaian hasi zen garrantzia hartzen, arrantza eta gatzaren industria esplotatzen hasi zirenean. XII. mendean dagoeneko kotoiaren ardatz nagusietako bat zen. 1553. urtean, hiriko harresia eraiki zen: data hori Shangai hiriaren jaiotzatzat hartzen da.

XIX. mendearen hasieran, Shangai Txinako ardatz industrial eta komertzial bihurtu zen, bere kokapen estrategikoari esker, Yangtze ibaiaren alboan, mendebaldearekin komertzioa errazten zuena. Opioaren lehenengo gerra amaitzean, 1842an, Britainiarrek agindu zuten Shangai atzerriko herrialdeekiko komertzioari ireki zekion. Britainia eta Shangairen arteko erlazioa beti izan zen ona, biek interesa baitzuten.

1930ean, Shangai Txinako barruti bat bihurtu zen. 1937an, Shangaiko gudaren ostean, hiria japoniarren esku erori zen. Okupazio horrek 1945 urtea rte iraun zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, europar askorentzako gotorleku bihurtu zen: adibidez, juduei irekita zegoen munduko hiri bakarra zen.

Nanjing etorbidea, Puxi barrutian
Nanjing etorbidea, Puxi barrutian

1949an erreboluzio komunistaren garaipenarekin, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. Baita empresari txinatar askok, bere negozioak Hong Kongera mugitzea erabaki zuten eta.

Hala ere, Shangaik zuen garrantzia azkar berreskuratu zuen gobernuaren politika ekonomikoaren aldaketak eraginda, 1980ko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomiko handienetarikoa jasandako hiri txinatarra da Shanghai, urtero bataz beste BPGa %10etik gora hazten delarik. Gaur egun Txinako motor industrialetako bat da.

[aldatu] Klima

Nahiz eta Shangai ez dagoen itsasertzean, eta kosta 40 kilometro ingurura dagoen, Yangziren itsasoratzearen gertutasunak, urte guztian zehar hiri oso hezea bihurtzen du. Euriteak maiatza eta udazkenean izaten dira, udan 40ºC-ak gainditu daitezke eta neguak oso latzak izan daitezke.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Shanghai
Tresna pertsonalak