Hans Blix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hans Blix Vienan 2002an.

Hans Martin Blix (Uppsala, Suedia, 1928ko ekainaren 28) politikari eta diplomazialari suediarra da. Suedian 1978 eta 1979 bitartean Kanpo Aferetako ministroa izan zen.

Nolanahi ere, Nazio Batuen Erakundeko ikuskatzaileen komisio buru izateagatik (2000ko urtarriletik 2003ko ekaina arte) da ezaguna. Hori dela eta, Irakeko suntsipen handiko armak bilatu zituen 2002 eta 2003an, bat ere aurkitu gabe. Arma horien inguran George W. Bushek esandakoarekin bat ez eginda, AEBetan kritika gogorrak jasan behar izan zituen Hans Blixek. BBCn eginiko elkarrizketa batean (2004ko otsailaren 8an), Hans Blixek AEBetako eta Erresuma Batuko gobernuei leporatu zien Irakeko mehatxua iritzi publikoen aurrean nahita areagotu izana, 2003ko gerraren aldeko jarrera puztu nahian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Blix Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Suedia
Artikulu hau Suediako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.