Harold Jeffreys
Wikipedia(e)tik
Harold Jeffreys Ingalaterrako astronomoa (Durham, 1891 - Cambridge, 1989). Eguzki-sistemaren sorrerari buruzko teoria bat eman zuen, Jeansekin batera. Lurraren egiturari eta itxurari buruzko azterketak egin zituen. Royal Astronomical Society eta International Seismological Association elkarteetako lehendakaria izan zen. Haren lan aipagarrienak The Earth (1929, Lurra) eta Methods of Mathematical Physics (1946, Matematika fisikoko metodoak, Bertha S. Jeffreysekin eginiko lana).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.