Hebrear urtebetetze

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hebrear urtebetetzea norbait hebrear egutegiaren arabera jaio zen eguna da. Hebrear egutegia egutegi gregorianoarengandik eta islamiar egutegiarengandik ezberdina izateagatik, urte gehienetan bi urtebetetzeak ez datoz bat. Normalean, 19 urtetan behin bat datoz.

Hebrear urtebetetzea ospatzeko data jakin nahi duen pertsonak lehenik zehaztu behar du data hebrear egutegian eta ondoren dagokion eguna egutegi zibilean[1]. Azken hau zailagoa da, hebrear egunak arratsaldean hasi eta amaitzen direlako, beraz, iluntzean jaiotako pertsona batek hurrengo egunean dauka urtebetetzea[2]. Urte arrunteko adar hilabetean jaiotakoek adar alef hilabetean ospatzen dute bisurteetan[3].

Tradizionalki, mutikoen lehen ile-mozketa (upsherin) hirugarren hebrear urtebetetzean ospatzen da, bereziki judu hasidisten artean[4].

Mutilen hamahirugarren hebrear urtebetetzearen hurrengo egunari Bar Mitzvah deitzen zaio, eta nesken hamabigarren hebrear urtebetetzearen hurrengo egunari, Bat Mitzvah. Hala ere, komunitate askotan nerabe guztiek, generoa edozein dela ere, hamahiru urterekin ospatzen dute[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Latham, Lance. (1998). Standard C Date/Time Library: Programming the World's Calendars and Clocks. Taylor & Francis, 108 or. ISBN 978-0-87930-496-6..
  2. (Ingelesez) Spier, Arthur. (1986). «Birthdays» The Comprehensive Hebrew Calendar: Twentieth to Twenty-second Century, 5660-5860, 1900-2100. Feldheim Publishers, 4 or. ISBN 978-0-87306-398-2. https://books.google.ru/books?id=CAKHNYmjqdYC&pg=PA4&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false.
  3. (Ingelesez) Reingold, Edward M.; Dershowitz, Nachum. (2001). «Personal Days» Calendrical Calculations Millennium Edition. Cambridge University Press, 111 or. https://www.google.ru/books/edition/Calendrical_Calculations_Millennium_Edit/5r_kSKE4OdYC?hl=ru&gbpv=1&dq=hebrew+birthday+adar&pg=PA111&printsec=frontcover.
  4. (Ingelesez) Nesbitt, Eleanor M. (2004). Intercultural Education: Ethnographic and Religious Approaches. Sussex Academic Press, 16 or. ISBN 978-1-84519-034-7..
  5. (Ingelesez) Isaacs, Ronald H.; Olitzky, Kerry M. (1994). Doing Mitzvot: Mitzvah Projects for Bar/bat Mitzvah. Ktav Publishing House, 2 or. ISBN 9780881252446..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.