Adar (hilabetea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Adar (hebreeraz אֲדָר eta hau akadikotik adaru, "aletegia" edo "gari jotzea"; eta, beharbada, baita "lainatua" ere, hilabetean izaten den klima eta lanagatik) gaur egungo hebrear egutegiko seigarren hilabetea da, Munduaren sorrerarekin hasten dena, eta hamabigarren eta azken hilabetea, Biblian hilabeteak antolatuta dauden moduagatik, Nisanekin hasten dena, hebrear esklabuak Egiptotik irten izanaren omenez, eta, hain zuzen ere, Adar hilabetearekin amaitzen dena.

Biblian Adar hilabeteari emandako izena "hamabigarren hilabetea" baino ez da, zenbaketa ordinala jarraituz, Toran, gainontzeko hilabeteak bezala, bere gaur egungo izena, Adar alegia, antzinako Babiloniako hilabeteetatik datorren bitartean, akadikotik datozenak, nondik bertara K. a. 586 eta K. a. 536 artean herbesteratutako juduek hartu zituzten, Nabukodonosor II.ak herbesteratu ondoren. Adar, jada bere izen babiloniarraz agertzen da, askotan, Esterren liburuan "Erregearen aginduak hamabigarren hilabetean beteak izan ziren, Adar hilabetea dena" (Esterren liburua 9:1), baita Esdrasen liburuan ere (Esdras 6:15).

Adar hilabeteak, beti 29 egun ditu, eta iparraldeko hemisferioko neguko azken hilabetea da, gregoriar egutegiko otsaila eta martxoa hilabeteekin bat datorrena. Bisurtean, bere izena, Adarretik, Adar "Bis"era adaltzen du (אדר ב, Adar Bet) hamabigarren hilabetea izatetik, hamahirugarrenera izatera pasatzen dena, eta hilabete hau eta aurreko Shevat hilabetearen artean, 30 eguneko beste hilabete berri bat kokatzen da: Adar A (אדר א Adar Álef).

Purim, judutar herriaren askapenaren jaia antzinako persiar Inperioan, Tel Aviven ospatua 1934an, Ester erregina bezala jantzitako yemendar neska judu baten aldetik

Zodiakoko bere zeinua Piscis da, hilabete honetan, ibai eta itsasoko arrainak ugaltzen baitira. Nabarmentzekoa da, orokorrean, Zodiakoko zeinuek izen singularrak daramatzatela, Adar hilabetearen zeinuarena, pluralean datorren bitartean; "Piscis", Adarren bi hilabeteen aipamen bezala, Adar A eta Adar Bis alegia, bisurteetan egoten direnak.

Judutar jaiak Adar hilabetean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adar hilabetearen 7. egunean, Moisesen heriotzaren eguna izan zena, honi buruz, honako hau esan zelarik: "Haranean lurperatu zuen, Moab herrialdean, Bet Peorren Parean. Egundaino, inork ez du bere hilobia ezagutu" (Deuteronomio 34:6). Arrazoi horregatik, Israelgo armadak, Adar hilabetearen 7. eguna ezarri zuen dolu eta euren hilobiak oraindik ezagutzen ez diren eroritako soldaduen omenezko egun bezala.
  • Ta'Anit Ester, "Esterren Baraualdia". Adar hilabetearen 13. eguna, baraualdi txikiko eguna da (egunsentitik ilunabarrerarte), Esterrek agindutako baraualdian oinarritua, Pertsiako Asuero erregeak, erresumako judutar guztiak hiltzeko aginduari atzera eragiteko "Joan zaitez Susan dauden judutar guztiak biltzera eta egin zazue barau nigatik" (Ester 4:16). Baraualdi hau ez du Bibliak adierazten, eta bere jatorria ez da batere argia, judutarrek, duela mila urtetik egiten duten arren.
  • Purim jaia, Adar hilabetearen 14. egunean ospatua, bozkario egun bezala, judutarrak, Asuero erregearen suntsipen agindutik salbatu zirelako. Josueren konkistaren garaian harresiturik zeuden hirietan, nagusiki Jerusalem eta Jerikon, ospakizuna egun bat atzeratzen da, Adar hilabeteko 15. egunera. Ospakizuna hain garrantzitsua da, ezen Mishnák "Adar hilabetea hasten den unetik, poztu eta bozkariotu behar dela" ezartzen duela (Mishná, Ta'Aniteko hitzarmena ("Baraualdiak"), 29:1).